Tratu txarren katebegixak
Iñoiz blogian aittatu izan dotelakuan nago; baiña zelako deigarrixa egitten jatan pertsona batzuk supermerkauko edo tabernako bihargiñak txarto tratatzeko joeria: harrotasunan jaikixa... arpegira begiratu bez... dirua eskura emon biharrian ixa mahai gaiñera botata... desprezio nabarmenez. Halako jente bajuakin tratau biharraz gogaittuta edo.
Hori baiño deigarrixagua, halan be, beste gauza bat egitten jata: jente arrunta izaten dala; gehixago esanda, bere eguneroko bizitzan frustraziño, puteo, diru falta eta bestelako arazo asko jasaten dittuan jentia dala esango neuke.
Psikologia merkian pizkat sartuta: imajiñatzen dot despreziatzailliak egunero tratu hori berori jasaten daben jentia dala. Alvarortega mirestuan komiki hartan legez, enpresarixua-bihargiña-emaztia-semezaharrena-alabatxikiña-txakurra-katua-ardixa tratu txarren kate barregarri horretan harrapauta dagonandako desahogatzeko modu asekible xamarra izan leike.