Tragedixian xarma
Idazkera oso erakargarrixa jaukak Valle Inclanek, expresibua, gaur egunian be errez irakortzen dana. Ipoin bilduman nagusitzen dan tonua izenburukua dok, Galizia umelena eta illunena, eta bizipenak be halakuak dittuk: jaunen eta morroien historixak -bakotxa bere lekuan, idazlian pentsakeria errez ezagutzen dok- eta xamurtasun momentuak gogorkerixa giro nagusixan bendian. Ia egunen baten bere nobela oso bat irakortzeko aukeria dakaten...
Paperjale.eus-en lagatako beste pare bat iruzkin:
- Eta irakortzeko erreza. Liburu minuskulua, Larrako mendi kanpañan hasi juat ipoiñez ipoiñ.
- Umetan, zeozer irakorritta najeukan ("El miedo", testu libururen baten seguraski) baiña esateko, hauxe dok irakortzen nabillen lehelengo liburua. Gustatzen jatak. Kontakizun gogorrak dittuk baiña, giro astunak, irratixa eta argi elektrikua egon baiño lehenagoko etxietakuak -errelojuen tik takana-. XIX mende amaieran kokatuak baiña aurreko belaunaldixetako memorixia daken atso-aguriekin.