Tomaxen berbetia. Statu quo.
Oier Gorosabel
2015/05/23 07:48
Bigarren umiari lehelenguari baiño harreta gitxiago eskintzen jakola dakat entzunda. Biharbada horregaittik, asko erreparatzen nabil Tomaxen nundik norakuei. Dagoeneko mutil haundixa da (4 urte mando!) eta, jakiña, gero eta hobeto egitten dau berba.
Tomaxen berbetiari erreparauta, halan be, gauza batzu nabarmendu neikez:
- Urtebete eskolan pasau eta gero be, ondiokan naparrerazko gauza askori eusten detsa, ama oiartzuarran eragiñez, jakiña: “haltu lugu” (ondiok ez daki “R” ondo ahoskatzen), “ogiya”, “oila” (ohera).
- Halan be, eskolatik ekarrittako lekittarrakin be nahastatzen hasitta dago (“emoten lu”) baiña gauza batzu zihero lekittarrez be esaten hasitta dago (“emon lotsat”), eta denpora gitxi barru hori izango da nagusi, naparrerazko detalleren bat mantenduta, Nikon modura. Eibartar detalleren bat be esaten dau (“peolia”), baiña tira, anekdota hutsak dira ;-)
- Anai zaharrenan modura, Tomax be hasiera-hasieratik berben letrak lekuz aldatzen hasi zan. Nahiz eta pizkaka gauzia menderatzen doian, ondiokan bere “sen” horrek indarra daka eta zera esaten dau, adibidez: “Yaro Makin” (Rayo McQueen), “kallaberua” (kaballerua), “ijamika” (imajina), “Esponpeja”, (Bob Esponja)...
- Baiña, orokorrian, bere ume hizkerian progresiñua begibistakua da. Mutiko haundixa da, esan doten moduan, eta bere esanetan, txikittan ordenadoriari “onalolia” esaten zetsan baiña oiñ “olenalolia”; eta oRdenadoRia esaten dala esaten detsagunian, berak zuzendu egitten dau eta “ondlondenadolia” esatia lortzen dau ;-)