Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Tiburoien piszinan

Tiburoien piszinan

Oier Gorosabel 2024/03/01 14:37
La cocina al desnudo. Una visión renovadora del mundo de la gastronomía, Santi Santamaría. 283 orrialde. Spanish hizkuntza. 2008ko ots. 18a(e)an Temas de Hoy(e)n argitaratua. ISBN: 9788484607144

Uste eze liburu honek, bere garaian, polemika haundixa ixotu zebala. Ezin juat iritzi sendorik emon: ni superbibentziako sukaldarixa baiño ez nok -basarrittarrak astero ekartzen deskuan jenerua gastatzera eginda-, eta sukaldari molekularren eta normalaguen arteko mokokadak, ba... ulertzeko gatxak egitten jatazak, eta etxatazak bereziki interesatzen gaiñera. Ikusten dotenez, ixa-ixa arkeologuen arteko besteko liskarrak jarabixek euren artian. ;-) Edozelan be. Gauza interesgarriren bat edo beste topau juat, baiña orokorrian liburua astuna egin jatak. Berez sinplia dan gauziari, irakorketa ixa metafisikua egin bihar hori, artifiziala eta faltsua egitten jatak; koktel egilliak bere artiari buruz, edo elektrizistia bere ofiziuari buruz, edo artista abanguardistiak bere zereri buruz, interpretaziño jasua eta poliedrikua egingo baleu legez. Etorri askoko jentia, burgesak epatatzeko trebia.

Paperjale.eus-en lagatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):

  • "Humanamente lo natural es sinónimo de felicidad, por lo que se puede defender que vivir en paz con el entorno es un derecho". Bigarren kapitulua esaldi honekin irekitzen dok. Ahuak emon ahala, garunetik pasau barik botatako etorrixan oso adibide ona begittantzen jatak.
  • Gauza interesgarrixak botatzen dittuan arren (horretxegaittik hartu juat), idazle honek oso ondo menperatzen jok betegarrixa sartzeko artia, kazetaritzan jardundakua dalako igual. Bere irakorle perfillak igual estimauko jok gauziori, baiña neretako, orrialde bakarrian esplikau zeikian gauza baterako kapitulo oso bat erabiltzia, minus bat dok.
  • ADESeko bookcrossing kajan 1000 bidar esku artian ibillittakua, baiña sekulan etxuat hartu. #etxekoandros naizen neurrixan seguru gauza interesgarrixak ikasiko dittudazela, baiña batez be kuriosidadia jaukat, azken urtietako sukaldaritza mediatiko honetan, ze errekurtso erabilli leikiazen betiko gauzak, era diferentian esateko.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024