Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Thriller patateroa

Thriller patateroa

Oier Gorosabel 2021/02/11 22:28
GARCIA SAENZ DE URTURI, Eva. 2016. El silencio de la ciudad blanca. Ed. Planeta, Bartzelona.

Joder zelako sorpresia hartzen nabillen, gure amak erosittako liburuekin. Haren etxia hustutzian, bookcrossingerako material modura erabiltzeko asmoz hartu nittuan, baiña jode! Aurrekua, eta hau, apartekuak begittandu jataz, oso onak; bestian modura, hau be jo-ta iruntsi egin juat, literalki, etxera noiz allegauko desiatzen, liburua hartzeko. Etara kontuak, jaiki eta armosau arteko ordu tonto horretan be, atzo eta gaur irakortzen egon naizela! Atzo eta gaur bakarrik, izan be, harañegun hasi neban.

 

Hasieran txirriante xamarra egin jatan, trama guztia "hain" arabarra izatia etxatalako sinesgarrixa egitten (biktimen abizenekin dagon zera hori, herrialdeko historixiakin lotutako hilketa-lekuetan...); baiña, aitortzen dot, hori nere aurrejuzku onarteziña baiño ez zala. Izan be fikziñua fikziñua da, eta ha sortzian, hasieran beti egitten jakuz arrotza gure hurreko erreferentiak (gogoratzen ETB hasi zanian, "Dallas" serieko jentia euskeraz entzutziak egitten zeskuan grazixia?). Bixak fikziñua izan arren, Minessotako pertsonajiak sinisgarrixaguak egitten jakuz, etxe baztarrekuak baiño. Beraz alde horretatik, nihil obstat.

 

Girotzia bikaiña da, izan be; Bittorixa pixkat ezagutu eta maitte dogunondako, gozamena da idazliak deskribatzen dittuan lekuak eta nundik norakuak identifikatzia; baiña ziur nago, arabar peto-petueri askoz be gehixago gustauko jakezela, bai kapittaleko, bai herrixetako gorabeherak, basarri kontuak eta. Euskal asuntuan presentzixia be, errealidadian proportzionala da -gitxi; termino batzukin lotutako azalpenak eta-, bistan da idazliak ezagutzen daben girua halakotxia dala. Zeozelan esateko, angorazko jarsixa sorbaldetan darabixen gizonen, eta prêt-a-porterrez jantzittako emakumien girua. Halan be, badira errejistro illunaguan mobitzen dirazen pertsonajiak -rastak, porruak, intzensua-. Horregaittik, deigarrixa egin jata euskal terminuen artian ertzaina behin be aittatu ez izatia (kontuan hartuta protagonista gehixenak EAE-ko polizia autonomikuak dirazela), ezta errejistro informalian zipaio terminua be (argota darabixen pertsonajiak madero berbia erabiltzen dabe). Emoten dau idazliak oso ondo ezagutzen dittuala ertzaintzaren barne protokoluak; igual lagunak dittu bertan, eta ez dittu hasarrearazi nahi. ETB be momentu baten be ez dau izen honekin aittatzen, "telebista autonomikuari" bakarrik erreferentzia eginda (PD: gero jakin dotenez, autoria 15 urte zittuanetik Alikanten bizi da; honek azaldu leike deskonexiño puntu hori; eta ikerketa kriminal kurtso batzuk egin zittuan, nobelia dokumentatzeko).

 

Liburuan egitturiari buruz -hamen dago sekretu nagusixa- idazliak kontrol itzala daka, irakurlian jakinmiña ixotzeko klabiak dakiz, eta liburuan zihar maisuki dosifikatzen dittu. Tramia korapillotsua da, eta pista faltsuz beteta; horren eragiñez, liburuan zihar protagonistak bezain galduta zabiz, lantzian susmagarri baten gaiñian atentziñua deittuta (hauxe da! bi edo hiru bidar pentsatzen dozu), eta halako baten timoi kolpe batez argudio guztien torriak ukat egitten dau, pieza guztiak lurrera jausitta, eta ikerlarixen inpotentzixia zureganatuz.

 

Idazliari buruz ez dakitt ixa ezer, baiña esango neuke nobelia pentsatzerako orduan erreferentzia argi batzuk dittuala (brometan, liburu hau "El silencio de la ciudad blanca de los corderos" dala pentsau dot; egilliak ez dau ukatuko orraittiok!), eta polizia bikote protagonistian tentsiñuari "Expediente X" telesaiuan antza hartzen detsat nik. Ez dira erreferentzia txarrak, dana dala.

 

Lekuz kanpo topau doten gauza bakarra, aittittan presentzia ixa paranormala da, leku bittan batera egoteko zera hori. Toke arrarua, iñundik be! Baiña bueno, ez da txarto gelditzen.

 

Batengaittik, eta bestiangaittik, kontua da liburu hau asko gustau jatala, eta jarraipena jiratzen saiatuko naizela (hau trilogia baten lehelengo txatala da eta). Eta noski! Bookcrossingik ez, hau etxerako nahi dot eta (hasi gaittuk barriro, Diogenes).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024