The popabistero experience
Argazkiak.org | Barran popabistero © cc-by-sa: txikillana
19 bat urte izango najittuan afiziñua hartu netsanian, iñok ezagutzen ez ninduan lekuan. Aurretik ba najekixan jentia billutsik ibiltzen zala, baiña gauza exotiko eta debekatua zuan, goguan dakat nerabezaruan atxetan topau genduzen neska gazte bixak (¡haxe shocka! eta zin dagit ez giñala horretara juan). Galiziara juan giñuan Ernesto eta bixok, 1992ko “V Sanguinarioko” urte hartan. Eta bueno, festarik festa, jipi girua nagusi... naturalena zuan, esfortzu barik etorri zan. Mogorren, kala baten tipo bakarti harekin koinzididu genduanian izango zuan. Eta Ons isletara juan giñanian, Chan da Polvora akanpada gune libre hartan, tira, natural hartzeko ahalegiñak egiñ baiña pizkat kostau be egitten jataan hasieran hainbeste edertasunekin ez aztoratzia (gero usau nintzuan, biharko, dakaten biharra eukitta gaiñera).
Harrezkero, hamen inguruan be aukerak billau eta Lekeittio-Ondarru arteko lekuak aprobetxatzia etorri zuan: Moku, Saturraran, Zazpi Plaiak, Ogella... Orduan amaittu zuan Karraspixoko kuadrillian leku fijora juatiana, artian ez ninduan erakartzen, taparroi bustixakin koskabilluak beratzen egon bihar hori...
Denpora asko pasau juat halan, hamazortzi urte bai: itxasora gitxi juan, baiña juatekotan atxetara edo popabisteruen lekura. Umiak jaixotzen hasi jakuzenian amaittu jatan ipurdixa baltzitziana, badira lau urte. Hasieran pentsatzen najuan laster bueltauko nintzala, baiña oiñ dudak hasi jataz: umiekin atxetara seguridade minimoz juateko moduan egon arte, bost-sei urte pasauko dittuk; ordurako, euren lagunekin ibilli nahiko juek –eta euren lagunak ez dittuk atxetara juango-; eta iñoiz atxetara juateko gogua etortzen bajake, bakarrik nahiko dittuk juan eta ez gurekin... Txilibito eta txirulen artian, 60 urtetara allegau neike errez, eta batek jakik ordurako ze egoera fisikotan egongo naizen... baiña tira, egindakuak eginda urte polittak pasau jittuadaz popabistan, eta hor dagok hori.