Tabernetatik lapikuetara
Argazkiak.org | The ingredients © cc-by-sa: txikillana
Beste batzu ostera, bikotia topatzeko suertia izaten juagu. Orduan –nere kasuan behintzat- pikauan jausten da fiesta, taberna eta dantzako gogua. Izan be ¿zertarako zaratia eta keia alperrik sufridu biharra? Neska bat lortzia zan helburu bakarra, eta behin lortuta agur.
Ez nok bakarra antza. Bajirudik interes aldaketa progresibo horren erakusgarrixa jateko-zaletasuna izaten dala. Edo jatekua berana barik, otorduen inguruan lagun-familiko unamorixuana. Afari, soziedade etabarren zaletasuna asko hazten dok 30 bat urtetatik gora. Eta nere kasuan, etxeko sukaldian erabilpena.
Esaten da estresatuta dagozen xekutibo agresibuak kotxia 250 km/orduko abixaran jarritta nasaitzen dirala. Jakiña: zentzu guztiak kotxia gidatzen jarri bihar izaten jittuk kamiñotik aidian ez urtetzeko, eta eguneroko arazuak halabiharrez ahaztutzen dittuk. Sukaldiak be balixo lajeikek horretarako. Gaur, lapiko baten azalorak egosten; mahaixan enpanadako oria egitten; bestetik labia berotzen; mexamelari buelta batzu ez pegatzeko, eta tarteka arrautza bati oskola kendu... benetan etxagok lekurik beste pentsamendutarako.
Jateko zaletasun hau batetik, eta bestetik biñatziak eragin ebidentia jakek fisikuan: loditzia, gorputzan zaintzian abandonaketia... ¿Zertarako zaindu? Oindik aurrera foballa tirantedun kamisetan ikusi, eta zerbeza latak maspildu. Harrapau dok bat, eta matrimonixua bizi guztirako zan... lehen. Kontuz ibilli bihar dok gaur egunian, sasoiak aldatzen joiazak-eta.
Oturuntzan lagun, mutil eta neskazaharrak izaten doguz. Gero eta gitxiago geratzen dittuk kuadrilla txikitero tradizionalian (gu sortu giñan enbor berian / fosilizatu dira), eta ez norberak aukeratuta; penia emoten jestak askotan, berrogei urteko tonsuradunak txikitua eskutan nesken ipurdixei begira, ezer gehixago egitteko adore barik... Badittudaz nik kuadrillan mutil guapo eta majuak, gorputz ederdunak gaiñera, txortaldi baterako eta berakin bizitzeko bardin balixo daben tipo fiñak... baiña lotsatixak, erredios. Ez nok ni alkahuete biharretarako jaixo, baiña sigur nago ahalegin minimo bat nahikua izango litzakela “zeozer” lortzeko. Penia emoten jok benetan: beti taberna bardiñian, zoko bardiñian fosilizatuta, jente bardiñakin, iñor barririk ezagutzeko aukerak auto-itxitta... Erosua dok hortik zihar ibiltzen garanondako; beti jakixagu nun egongo diran. Baiña hainbeste jente baliogarri –eta gogoz- baztarrian geratu biharra... Baiña tira, selekziño naturala izango dok, edo.