Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Sukaldeko errezetak

Sukaldeko errezetak

Oier Gorosabel 2020/10/02 00:08
Hona gure amak (Adela Larrañaga Berasueta) bere bizitzan zihar erabillittako errezetak, bere papel zaharren artian bilduta eta tolostuta. Seguru nago hortik-hamendik beste papel solteren bat agertuko dala, baiña momentuz hauxe da bildu ahal izan dotena.
Sukaldeko errezetak

Adela Larrañaga, 2019xan.

Lau moltzo argi bereiztu leikez:

 

1- 1951eko fetxan makiñaz idatzittako menu txorta luze bat. Txukun-txukun egindakua, papel dotore berjurauan, pentsau leike gure aittak (Armando Gorosabel Amuategi) idatziko zebala, mekanografia praktika lez, igual? Artian 22 urte zittuala, ordurako seguru tallarrian ("Tomás Amuátegui") zeozetan ibilliko zala. Deskargatzeko.

 

1951eko menuen lehelengo pajinia

2- Donostiako "Txomin" jatetxeko jabe Ricardo Idiakezen errezetak. Ez daka fetxarik, baiña mekanografiauan arabera 1950eko hamarkadakua dirudi. Deskargatzeko.

 

Txomin jatetxeko menuan lehelengo pajiñia

3- 1955ko errezetak. Formatuangaittik, eta "¿Conoces Eibar?" facebookeko taldian jasotako mezu zaparrariangaittik, emoten dau Goi Argi soziedadeko kurtsilluetakua dala. Amari berari be uste dot entzun izan netsala. Halan be, esango neuke Felisa Loiola superezagunan sasoia baiño lehenagokuak dirazela (igual Mercedes Kareagak berak emonda?), Loiolak 1960-78 artian emon zittualako klasiak. Deskargatzeko.

 

1955 ustez Goi Argiko errezetak

4- Errezeta soltiak eta zatixak. Urterik urte, papel solte eta adabaki pillo bat egin zittuezen gurasuak. Bere garaian garrantzi haundirik bakuak, gaur urriak baiño balixo haundixagua daken bizitza-txatalak diraz. Eta, euren artian, bistan da, errezeta asko topau dittudaz. Batzuk osorik, beste batzuk ostera zatiren bat faltan dake; baiña, euren eskuz egindako gauza guztiak legez, gordetzia merezi dabenak. Deskargatzeko.

 

Eskuz hartutako txatal soltiak

Interesa dakan edozeiñek, hortxe dittu. On dagixola!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024