Sisifo maite minez
Beste baten be, gogo haundi barik hasittako liburuak sorpresa ederra emon jestak: txapela kentzekua. Idazlian kurrikulumangaittik, tostoi feminista bat espero najuan; eta tituluangaittik, maittasunari buruzko dibagaziño aspergarrixa. Eta... topautakua, oso modu erakargarrixan –lilluragarrixan- kontautako istorixia izan dok, atzetik aurrera eta atzera flashback eta halakuekin kontauta, baiña guztiz intelijenteki, burutik ondo ez dagon emakume baten barruko laberintuan zihar soluziñuan billa bidaiatuta. Psikoanalisisak (vade retro!) nobelan papel haundixa dakan arren, ez dok papel nagusixa eta idazlia ez dok galtzen betiko pajeo gogaikarrixetan. Maittasuna eta relaziño klasien gaiñian dexente jarduten dau, baiña araurik jarri nahi barik, eta egi asko dagozela erakutsitta; gustau jatak alderdi horretatik be. Nobelian harixa momentu baten guztiz harrapauta euki nau, eta amaieria igual errezegixa dan arren, balekua da be. Sorpresaz harrapau nabelako igual, bikaiña.