Sintonixa radioaktibuak
Halan hasten zittuan Markina-Xemeingo Ganbara eta Eup! irratixetan egin nittuan saiuak, Tijuana In Bluen erritmuan. Radixo libre bati buruzko kantua (laster konturatu nintzan neretako “haundiegixa” zala, nere pretentsiñuak ez ziran hainbestekuak...). Amaittu, barriz, Cat Stevensen kantu batekin egitten neban; harrezkero, doiñu hau “ondo egindako lanakin”, estresaldi osteko lasaittasunakin lotzen juat.
Matrallako Irratira pasau nintzanian, nere saiuak Iratargixa izena hartu juan. Denpora nahikua egin najuan; pentsatzen dot sintonixia behiñ baiño gehixago aldatuko nebala, baiña egixa esanda etxuat gogoratzen. Grabaketa zaharren baten egongo dok, seguru... Amaierarako Leño erabiltzen nebala gogoratzen dot bakarrik: lehelengo diskoko kantu akustiko bakarra.
Matrallako Irratixan saio bereziren bat egin neban: batetik Kalamuako Parlamentuan izenekua, eguastenetako billeretara etortzen zan jentiakin egindako aktualidadeko tertulixia. Hori Les Luthiersen kantu honekin hasten zuan: hizkuntza sasierrusiar humoristikua.
Bestetik, aurrerapen tesnologikuekin “latako saiuak” egittia posible bihurtu zan. Orduan egitten hasi nintzan “Ugalak hartzen” izeneko programia, diferiduan, osasun autogestiñuari buruz. Sarrerako sintonixia "Painkiller" kantua zuan, miñak hobeto akabatu nahixan-edo (Saratoga taldian bertsiñuan; Judas Priesten oriijinala baiño hobia, nere ustez).
Honen ostian Lekeittiora etorri nintzuan bizi izatera eta, betiko lez, etxetik hurrengo radixuan billa hasi nintzan: Arrakala Irratija izan zan “damnifikaua”. Lau bat urte egin jittuadaz bertan, eta nahiz eta dozenerdi bat sintonixa desberdin izan dittudazen, igual nere gustokuena Raphaelena dok: sintony an rostropaunding / an de mun is alibereision / acueiriooooo.....
Eta azkena, nere (momentuko) agurrakin lotzen dotena, Ximun Haranek 50 hamarkadan lafiautako xiberotarrei egindako grabaketen artian, Queheille abizeneko gizon baten abots basatixa: