Santiagoko marrajo-girua
Asko gustatzen jata XX hamarkada hasierako hirixetako giro hori, zuribaltzezko negozio gizonen pelikuletan-eta agertzen dana. Jakiña: EEBB-etako erreferentziak baiño ez dakaguz, baiña mundu guztiko hirixetan topau geinkez halako anbientian girotutako kontakizunak. Hamen bat.
Burtsa inguruan eta espekulaziñuan bizi diran tiburoien mundua da hamen erretratatzen dana, Santiago de Chilen. Idazkera zorrotza eta aho bikua, bistan da idazliak ondo ezagutu zebala bizimodu hori. Hasieran deigarrixena Chileko ezaugarrixak izan dira: zirraria emoten dau Carranza militarran pertsonajia, “gorila” bat goittik behera, 50 urte geruago gertatuko zanan aurrekari lojikua...
Gero, ostera, argumentuak berak harrapau nau. Pardo espekulatzailliak poliki-poliki bere burua zelan ittotzen daben ikustia, aproposko soziuak gero eta pisu gehixago hartziakin batera... oso modu sinisgarrixan kontatzen dau Prietok. Horrekin, eta bigarren maillako istorixekin, edonun gertatu leikian kontakizuna harilkatzen dau. Kapituluak bata bestian atzetik irakortzeko gogua eten barik mantentzen dabena.
Gaiñera, ez dakitt idazlian estiluangaittik, edo autosugestiñuangaittik, baiña liburu honek pelikula inpresionisten irudixak ekarri destaz gogora eten barik.