Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Salvo Jauregixak sorginduta

Salvo Jauregixak sorginduta

Oier Gorosabel 2011/05/08 22:05
Montevideo (Uruguay)
Salvo Jauregixak sorginduta

Irudixa: http://arbolesyedificios.blogspot.com.es

Hiri haundixetan, erlauntza izaeriak etxebizitza mota berezixak egotia ekartzen jok. Asko erakartzen nabenak, nere alderdi sordidotik.

Bartzelonan izan nintzuan konsziente estraiñekotz, Drenaje Linfatikua ikastera juan nintzaneko hartan. Ordurarte nere hiri haundixetako esperientzixia eskaparatietakua zuan, kale zabal, eder eta zurixena hala egixa; orduan tokau jatan estraiñekotz ostatu merkia billau biharra, eta eraikin aberatsak atzian izaten dittuezen barruko patixo illun, siniestro eta koipetsuak ikustia.

Goguan jakat Madrillen ikusittako etxe ha: pegora elegantetik sartu, eta haren atzekaldian, ate txikitxo batetik atzeko beste pegora korrientiago batera pasau, gure laguna bizi zan etxekua, sasoi bateko zerbitzarixen bizilekua kontizu. “Manzana” erraldoi háren patixo interiorrak kanpofoballan tamañokuak izaten dittuk ba: gure lagunan etxiori be, halako baten barruan jeguan, kalerako bista barik...

Lehelengo raskazieluak be, oso erakargarrixak egitten jatazak horretxengaittik. Oin dala 90 urteko superlujoko eraikiñen bittartiak, aszensore-zuluak, bentilaziño-patixuak... ¿zelakuak ete? Halan be, etxuat izan halakorik barrutik ikusteko aukerarik (Empire State etabar...), ez bada marrazki bizidun eta pelikuletako “Gotham City” estiloko eraikin gargoladun modernuen rekreaziñuak.

Biharbada horretxeittik egin jataan hain deigarrixa Montevideoko Salvo Jauregixa. Nere hango abentura gogoangarrixetan hutsunia legez izan zuan ha ikustia; nere buruan “pause” sakatu eta hari begira geldirik geratu nintzan, fletxazuak jota legez. Hori izan zuan lehelengo inpresiñua; eta lagunen geroko azalpenak, ondiok erakargarrixago egin jesten. Arkitektuen hermetismua; La Plata ibaiko bestekaldeko dorre bikixakingo relaziñua; Divina Comediako pasartien araberan antolatutako egitturia; eraikiñan barruan dagozen irudi eta detalle misteriotsuak...

Halan, zirrada berezixa igarri juat Uruguaiko euskaldunen azken barrixak jasotzian. Korrika Yoruguako irudixen artian, nere torre berezi hori euskal giruan erdi-erdixan ikusi dotelako, orduko gomutei gaur egungo koloria ipiñitta.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025