Sakamantekas
Gustau jatak. Intereseko gaixa, etxeko zaharrei jasotako ipoiñak haragitzeko aukeria, eta kontakizun erritmodun eta erakargarrixa.
Paperjale.eus-en botatako iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Ah, ba bai. Gatxizena ez, baiña azkenian izen-abizena aittatzen jittuk, beraz pentsau gajeinkek kontakizuna historixari fidel xamarra izango dala.
- Sorpresia hartu juat, gure amak (30 hamarkadan Bittorixan hazittakuak) hainbestetan aittatutako Sakamantekas topatzian. Izan be, Montoiak lizentzia literarixo asko hartu bajittuk be, begi bistakua dok -nahiz eta eusko label top serial killerra aittatu ez- Juan Diaz de Garaio dala bere protagonistian inspiraziño nagusixa. eu.m.wikipedia.org/wiki/Juan_D%C3%ADaz_de_Garayo
- Irakortzen doten Montoian lehelengo liburua (bai, bajakixat, etxaukat barkamenik). Estilo soil gustagarrixa. XIX amaierako bizimoduan erretratu politta (basarrittarrak, estamentuak, funtzionarixuak, kazetarixak).