Sabindarren purrustadia
Banekan gogua, bai “Euskerazaintza” izenekuan atzian zer zeguan jakitzeko. Imajinatzen najuan, baiña tira: gauzak konfirmatzia beti dok ona. Kuriosua dok ikuspegixa zelan aldatzen dan: oiñ arte Krutwig disidentetzat banekan be, beste fakziño honetakuak barriz, gaur egungo Euskaltzaindiako ortodoxian aldeko pertsona printzipalenetakotzat jaukek. Juanito San Martinen ikuspegixa be diaboliko xamarra dok.
Liburua jeneralian kontuan hartuta, ezagun dok idazliak oso erreta dagozela; eta horrek berak argumentaziñuari ez detsa bape mesederik egitten. Emoten dabenez, hasarrian jatorrixa politikua dok gaiñera, filologikua barik: idazlien argumentu gehixenak behintzat hor amaitzen dittuk, euren ustez desegokixa dan jokabide horren azpixan ezkertiarren interesak dagozela salatuta.
Izenburua be ez dok oso egokixa: izan be, epaiketa batian alde eta kontrako argumentu guztiak zehetzen dirala suposatzen dok, gero danak alderatuta ondorixua etaratzeko. Baiña hamen etxagok halakorik: argumento guztiak kontrakuak dittuk. Errekopilaziño bihar haundixa dok, hori bai, baiña handik eta hamendik bildutako artikulo guztiak asko jota hiru-lau argumento baiño ez jarabixek, bueltaka: a) Azkuen sasoiko batu eredua (“gipuzkera osotua”) oso ona zala eta onezkero finkauta zeguanian, zertan hasiko gara aldatzen; b) H-a (“hETA” grekoz) ezkertiarren kapritxua edo sinbolua baiño ez dala; c) H-a oso leku gitxittan erabiltzen dala (Iparraldian) eta han euskeria laster desagertuko danez, ez dabela merezi euskal hiztunen gehixengua horrekin nahastatzia; d) herri euskera bizixa hartu bihar dala eredutzat, eta ez euskerian teorixa filologikua... Baiña argumentuoi nik hutsune larregi ikusten jetsedaz.
- H pronuntziatzen daben euskaldunak “gitxi eta laster desagertzekuak” dirazela esatia, atzeraka egitten jestak. Zorixonez, pronostiko okerra izan zuan (liburua 1982kua dok). Behiñ eta barriro agertzen dittuk liburuan zihar Iparraldeko euskalkixenganako antipatia edo gutxiespena erakusten daben komentarixuak, eta halako euskaltasun zentralista tufo bat.
- Herri euskeria aldarrikatzen juek, batuan artifizialtasunan aldian. Baiña... herri euskeran esan esaten dirazen “erderakadak” baztartzen dittuez (“Estatuto-projektua” ez, “Araudi-gai” bai), eta garbizaletasuna eta neologismuen artian be herri euskera horretatik nahikua apartatzen dittuk; baiña hori ez detse ardura kontizu...
- Zirriborrautako hezkuntza ereduan (Bizkaian eskoletan bizkaieraz), ez jittuek kontuan hartzen azpieuskalkixak... eta bide horretatik juanda euskalki barrixak asmau biharra egongo dala (“bizkaiera batua” eta halakuak).
- Gogaittu arte errepikatzen juek Euskaltzaindian iritzi-aldaketian arrazoia politikua dala, ez filologikua; baiña bai idazliak, bai azaldutako lekukotasunak be, keja mingotxa erakusten juek behiñ eta barriro, natural-natural, euskerian norabidia jeltzaletasunetik desbideratu dalako; hori norabide politikua izango ez balitza lez...