Road komik
Autoediziñuak bajittuk halako luxuak be: bidai luze eta eder baten kronika ixa-bisuala (testua ba jagok, baila gitxi), marrazki zainduz eta kolore biziz egindako errelato kitzikagarrixa (=pentsau eragittekua), peña greñako bizpahiru kide Europan zihar, graffitixak eta harremanak ardatz dirazela. Ze editorialek argitaratuko jok halako kapritxo bat?? Norbera onena, irakorlien zorixonerako. Benetako arte lana.

