Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / "...resonare fibris"

"...resonare fibris"

Oier Gorosabel 2019/08/28 11:00
MEABE, Miren Agur. 2019. Hezurren erretura. Susa, Zarautz.

Dana ez dalako izango trukatutako liburu zaharra irakortzia, hamen irarkolatik urten barriko jenerua. Nere emazte gero eta feministiaguan eskutik etorritta, ez nekan hartzeko gogo askorik egixa esan, baiña zorixonez aurreiritzixa gaindittu juat, eta ez nok damutu.

Gaztetxuendako egindako ipoin bat kenduta ("Urtebete itsasargian", uste dot) ez nekan Meaben ezer irakorritta. Idazkera argi eta zehatza jaukak, nere gustokua. Eta eguneroko gertaerekingo ikuspegi makur bat, errealidadiari briztada siniestro bat emoten detsana. Nere gustokua bebai.

Idazkera tono nasaixa gustatzen jatak. Hizkera jatorra bebai -alarde linguistiko barik halan be-. Neure barruko fibra askokin erresonatzen daben idazkeria, beste askorena baiño gehixago. Sorpresa atsegiña.

Adabakiz osatutako kuadro.sekuentzia, sasoi eta eskenatoki desbardiñetan zihar, txatalak loturia jaukek baiña ez ebidentia, eta kontau barik lagatakuan hutsunian presentzia nabarmenakin. Ez juat sekula hain pertsonalidade indartsuko testurik irakorri.

Mediokreak, ahulak, bildurtixak... munduko biztanlerixian gehixengua gaittuk, ez alperrik. Asko kontatzeko jaukagu. 😁 Eta liburu hau gure bibliografixian ale politta dok.

Azken ohar bat: ez dakitt Meabek kontautako pasartiak ze neurriraiñok dirazen autobiografiko eta zer literario (eta imajinatzen juat ez dabela argittu nahiko, txistia hortxe dagolako), baiña neri neuri, idazten dotenian, atzera eragitten naben gauzia dok nere ingurukuak aittatzia. Argitaratzerako orduan, barrena. Bestela, "lagunologia" arluan batez be, asko dago kontatzeko. Igual neuk be Meaben eredua jarraittu biako juat, ke-kurtiña modura erabiltzeko... 😁

Laburbilduta: liburua asko gustau jatala, eta bere gehixago be harrapauko dittudazela aukeria dakatenian.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024