Resonantzia
Neri Toribio Etxebarrian liburuko pasarte honekin pasau jatan hori, oin dala urte asko:
Artian, nere burua erretratauta ikusi neban, gazte nintzala, domeka goizetan, lagunak bezperako ajiakin ohian zeguazela, goizago jaiki eta inguruko bide eta pistetan noraezian ibiltzera juaten nintzanian, beti bakarrik, beti leku barrixak deskubritzen.
Liburu osua gustau jatan, asko. Ordurarte, mitomania kontuak, aittitta Akilinori buruzko pasartiak irakorritta nekazen bakarrik; baiña, hogetapiku urtekin, eta euskera asuntuekin aspaldi sentsibilizauta, liburu osua irakortzeko sasoia zala pentsau neban. Eta sintonia haundixa igarri neban bertan kontautako gauzekin eta ikuspegixekin. Harrezkero, kontsulta liburua bihurtu zan eta makina bat bidar etara izan dittudaz bertatik egindako aipuak. Baiña irakortzeko momentuan, gozamen hutsa izan zala gogoratzen dot.
Interneten ez dago ondiok ganoraz ipiñitta (billaketak egitteko moduan, etabar) baiña bai ostera “blokian” dijitalizauta, Eva Alberdi Eibarko liburutegiko arduradunak jakiñarazi zestanez; hori eta beste liburu asko be. Bertatik etara ahal izan dot “Piedras como la de Bethel” pasartihau, hamaika bidar gogora etortzen jatana. Eskerrikasko Eva!