Redondo biribilla (2x1)
REDONDO, Dolores. 2013. Legado en los huesos. Destino, Bartzelona.
Zelan esangot... lehelengua baiño gehixago gustau jata, hobeto “eginda” dagola begittandu jata, bestsellergintzako gakoeri dagokixonez, tentsiñua ederto mantenduta (egun bixan irakorri dot, gustora). Neurritxo baten prebisiblia da (lehelengo liburuan protagonistiak umia euki nahi eta eziña bazan; bigarrenguan, amatasuna izan da; eta hirugarrenguan, epaille buenorroarekin adarrak izango dirazela pentsau leike). Bestalde, liburu honetan sorginkerixa kupua altuagua da: intuiziñua dala, kartak dirala, ahalmen paranormalak dirazela... poliziakuak pixkat tranpia egitten dabe, eta deus ex machina errekurtsua errezkerixia da. Naparruan izanda, ezin zan Opus Dei falta; liburu honetan kaspa-eremuan buru belarri sartzen gara, baiña “eutsi eta tati” eginda: hasieran “obria” kakaztuko zala irudittuta, baiña gero “kaso isolatu” hutsian lagata. Amaieran hainbeste hari solte gelditzen diraz: ez dakitt deskuidoz, ala hirugarrengo liburuan garatuko diralako: ama eta sorginkerixen kontua, bistan da; baiña baitta hiltzailliak horrekin dakan loturia be; eta bere krimenen nundik norakuak be ez dira oso ondo argitzen. Ikusiko dogu hurrengo liburua (etxian dakat zain), baiña inpresiñua dakat autoriak trama-sare haundiegixa osatzen dabela, eta ez dakala dana bihar dan moduan garatzeko astirik edo ahalmenik.
Azkenik, liburuak amaittu arte ez dot ezer begiratu nahi, baiña kuriosidadia dakat Redondoren eta Urturiren arteko pikeren bat egon ete dan, trilogia bixak dakezen antzekotasunak kontuan hartuta (Bittorixakuak, Baztanguan bertsiño hobetua dirudi eta). Bestalde, entzun dot Baztango arazo urbanistikuen kontura be ikamikaren bat egon dala berakin; baiña ez dot hori inbestigau nahi, azken liburua irakorri arte.
REDONDO, Dolores. 2014. Ofrenda a la tormenta. Destino, Bartzelona.
Hiruretatik gehixen gustau jatana. Tramia poliziala da, askoz be errekurtso magiko/iragarle gitxiagokin; horrekin liburuak asko irabazten dau. Errealagua begittandu jata gaiñera: ez da “erreloju perfektua”, poliziakuak ez dabe lortzen gertatzen dan guzti-guztia ulertzia, ezta gaizkilliak bere planak oso-osorik betetzia be; pelikuletan batzuetan ikusten dirazen “burruka zikiñen” trazia hartu detsat, burruka errealak, puntx soiñu eta finta estandarrik bakuak, bizitza errealian gertatzen dirazen antz haundixaguekin. Gustau jatan beste gauza bat: liburu erdiko krisisa (protagonistian hankasartua, eta ekipoko baten herixotzia), irakurlia noraezian eta lur jota lagatzen dabena, pertsonajiekin batera; kontakizunan erritmua eteten daben hausturia. Hónekin elemento guztiekin, lehelengo liburu bixetatik hartutako hari solte batzuk hartzen dittu, kontakizun sendua eta benetan interesgarrixa osatuta.
Pare bat raccord fallo harrapau dittudaz (hainbeste biktima eta kasu! Idazlia be nahastatzeko modukua, erregular!), eta hari soltiotako batzuk ez dira garatzen (azkenian, zerk laga zeban pelutxian kiratsa?). Esango neuke, hau idazten zeguanian, Redondok ez zebala baztartzen serixiakin jarraitzia. Bestalde, hamen be Bittorixako serixian antzekotasunekin jarraitzen dogu (errudun nagusixa ondo-onduan izate hori...), eta kasualidade larregi da hori.
Balantze finala: OSO ONDO. Hiru liburuen irakorketan bomba pasau dot, eta neretako horixe da inportantiena. Oiñ... interneten kotilleatzera!
PD: Redondo/Urturi burruka sanginarixorik ez da, agerixan behintzat... seguraski bixak editorial berian dagozelako! Bestalde, turismo kontuetarako itxuraz liburu serie bixak produktibo xamarrak izan dira, beraz erakundien aldetik xaboia da nagusi; eta Aroztegiako pelotazo urbanistikuan kontura, ez dot ezelako aipurik topau. Eta jakin dot, jarraipenik ez, baiña prekuela bat bai argitaratu dabela Redondok; ea liburutegixan daken.