Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Kanpaia jotzeko moduko albistiak

Kanpaia jotzeko moduko albistiak

Oier Gorosabel 2012/01/08 14:30
Eta susmua jaukat, hain zuzen be eurak diralako –euskaldunak, abertzaliak- beste enpresa bati exijiduko litxakixona baiño gitxiago exijitzen jakela. Nere ustez hau jokabide okerra dok, eta gehixago esango juat: euskerazko hedabidien osasunerako kaltegarrixa.

 

 Ematen du begiko mina

BAT

Kazetari bat begiz jota dakat. Ez dot publikuan esango zein dan baiña berak egindako elkarrizketetan bada detalle oso irritante bat (¿edo biharbada halako gauzekin azal fiñegixa nik?). Egongo da azalpen gramatikal zuzenik, baiña nik ez dakat ez ahalmenik ez gogorik bera esplikatzeko. Esan deixadan bakarrik ez dala berez akatsa, ez bada eze frasian ordenan aldaketa bat, gaztelerazko joskerian kalkua “zara blog honen irakorlea”, “ordaindu dut diru asko”, “esaten dituzu tontokeri asko” esatia legez.

Kazetarixak hónek formok ez dittu erabiltzen “ofizioz”, berak erredaktautako testuetan. Elkarrizketatuan esaldixak literalki jasotzian erabiltzen dittu bakarrik, askotan baiña, seguraski kaleko berbetia hobeto irudikatu nahixan.

Baiña nik diñot: erderakada hau kaleko berbetiari keiñu bat egittiarren jasotzen badau... ¿Ez litzake hobe izango zuzenian elkarrizketatu bakotxan hizkeria jasotzia, euskalkixa barne? (komunikabide honek erdi-euskerabatua-erdi-bizkaierabatua eredu bat darabil). Edo... ¿zergaittik ez ipiñi esaldi erdixa euskeraz eta beste erdixa erderaz, elkarrizketatuak hala erabiltzen badau?

BI

Beste “perla” hau, barriz, irrati albistegi baten izan da, aste honetan bertan. Kazetarixa albiste bat emoten zeguan, dato ekonomiko on batzuena-edo, baiña bere esanetan ez-dakitt-zeiñek “ez dirazela kanpaia jotzeko moduko albistiak” esan zeban.

Kaikun kanpaiña ha gogoratu neban. Tira, ez dogu esango akats larrixak dirazenik -¿zenbat halako egitten doguz danok, egunero?- baiña barreguria etorri jatan gazteleratik zuzenian kopixautako joskera hau entzutzian. ¿Albiste onak onanismo-saiuakin ospatu ohi daben gizartian bizi ete gara? ¿Zer egitten dabe txofer dabizen irrati entzuliak: halakuak entzutzian, bide baztarrian geratu eta porrua garbitzen hasi? ¡Irudi sujerentia, erregular!

HIRU

Garrantzitsua eresten detsat kritikiari. Nik nere jardunian asko eskertzen dot (eta oso urrixa da, urriegixa) eta euskal komunikabidiak indartze aldera be hónek gauzok gehixagotan aireratu biharko litzakezelakuan nago. Beti modu konstruktibuan, eta iñor publikoki iraindu barik (lehelengo kasuko kazetarixari, esate baterako, izperringi-txatalez betetako sobre bat bialdu detsat, azpimarraz beteta).

Honen harira, 2008ko Abuztuan idatzittako testu bat. Bere sasoian ez neban iñora bialdu, beruegi nenguala iritzitta. 4 urte freskatzen gorde eta gero, hau izan leike argitaratzeko momentua. Amaittu barik dago, baiña bere horretan emongo dot oharren bat edo beste gehittuta.

Euskerazko izperringi batekin hasarre nago. Bere irakorle eta bezero garanokin egindako hankasartuekin nahikua erreta.

Banaketia (punto hau ez neban desarrollau; kontua da, artian, Lekeittion banaketia guztiz kaotikua zala; gaur egunian ondo dabil zorixonez).

Enpresako sail batetik bestera errebotau gauzak txarto doiazenian; korporaziño legez agertu, gauza onak erreibindikatzeko.

Hasieran, ilusiño haundiz hartu najuan izperringi honen sorrerian albistia, gure eskualdeko herrixen informaziñua euskeraz jasotziari balixo haundixa emoten netsalako. Halan, dudarik ez najuan euki enpresako publizidadia bertan kontratatzeko; gero, akzionista billa hasi ziranian zalantza barik sartu nintzan; harpidedunak billatzeko laguntzia eskatu izan dabenian, hor ibilli nok lagunei tabarria emoten; billeretara juateko deittu izan nabenian, hantxe agertu izan nok beti. Hala izan dok eta hala izaten jarraitzeko asmua jaukat, baiña hain zuzen be horretxengaittik kritika gogorrerako eskubidia hartzen dot. Izan be, publikuari begira dagon erakunde guztietan legez, kritikiak laguntzen jok hobetzen, ez lausengu autokonplazientiak (honek itsutu, estali, lokartu egitten gaittu ur-bitsetan). Antzerki talde batian ibilli garanok ondo dakigu hori. Gaztelako esakera burutsuak diñuan legez: “Quien bien te quiere, te hará llorar”.

“A priori” halako enpresa batek danon laguntzia (pribatua eta publikua) merezi dabela eresten jetsat;  be, kritikia be garrantzitsua dok. Izan be, kritikak lausenguak baiño asko be garrantzitsuaguak dittuk bere ekimenak perfekzionatzeko interesa dakan edozeiñendako.

"Euskalgintza" erakunde difusuangandik jasotako azken hankasartuaz berotuta, aizkorak zorrozten najabik. Gero eta konbentziduago nago, giza eskubidiekin usauta gagozen legez, Euskalgintza Watchdog estiloko bat biharko gendukela Euskal Herrixan, egitten diran ganorabakokerixak publikoki salatzeko.

Halakorik ez egitteko, beti ipintzen dok atxeki bera: "euskeria ahula da, haren alde dabizen taldiak ezin dira agerixan kritikau, hori euskerian etsaiak indartu baiño ez leuke egingo...". Protesta egitteko gogua etortzen jakunian, txirtxil-abots batek gai hau tabu bat izaten darraixala gogoratzen jeskuk.

Aittitta Akilinok esaten zeban modura, "Administratzeko, herriko gizonik zintzuena hartu eta lapurra legez zaindu" egittia komeni izaten dok. Kultura mundurako, guztiz extrapolablia dok maxima hau eta hizkuntzian alde gabizenok kontuan hartu biharko genduke. Oiñ arte ez da egiñ, eta beraz gaur egun euskeraz emondako zerbitzuen mundua bigarren maillakua dok, erderazkuen aldian. Euskerazko produktuetan akatsak gehixago "barkatzen" dittuk. Kaleko kartelak ikusi baiño ez dagok: halako hankasartuak erderaz egiñ ezkeriok, bixamonian arduraduna despediduta. Euskeraz ostera, ez dok ezer pasatzen: "Akatsakin baiña euskaraz jagok behintzat, eta gaitzerdi". Bueno, bueno, bueno... mentalidade hau gainditzeko sasoia dok.

Nik neuk (izperringian izena kendu dot)-kin dakat arazua. Orokorrian ondo funtzionatzen daben arren, lantzian behin hankasartuak egitten dittuez: banaketia dala, albistiak txarto ipiñi (fondo), redakziño akatsak (forma), publizidade enkarguak oker bete... Halan esanda uste eze dana egitten dabela aldrebes eta txarto; ez dok halan, denpora gehixenian ondo egitten juek biharra. Batzutan sartzen juek hankia bakarrik, baiña nere ustez larregi; eta susmua jaukat, hain zuzen be eurak diralako –euskaldunak, abertzaliak- beste enpresa bati exijiduko litxakixona baiño gitxiago exijitzen jakela. Nere ustez hau jokabide okerra dok, eta gehixago esango juat: euskerazko hedabidien osasunerako kaltegarrixa.

Aurretik esan bihar dok, Hegoaldeko euskalgintzan funtzionarizaziño fenomeno nabarmena gertatu dala klandestinidadetik urtetziakin batera. Europa guztian moduan, gobernuak azken urtietan gizarte eta kultura asuntuetarako diru gehitxuago bideratu dau, eta horrekin batera antxiñako militante askok (ezkertiarrak normalian) mobimendu eta erakunde soziokulturaletan (publiko nahiz pribatu-subentzionauak) bere lanpostua topau jok

Jentiak asko aldatzen jok biharra egitteko formia lanpostu fijua dakanian, askotan probauta jakat. Honek euskalgintzan aukera bat baiño gehixago... (garatu bako harixa).

Arpegi multiplia: enpresa pribauetan normalian. Bere zerbitzuak kontratatzera zoiazenian, profesionaltasuna: hau enpresa bat dala ulertu bihar dozu, eta gure zerbitzuak ondo kobrau bihar doguz. Gaiñera, kontuan hartu gurekin zerbitzua kontratatzian euskeriari laguntzen zabizela, indirectamente. Erantzuteko orduan arazuak badagoz (akatsak, epiak bete ez, zeozer ahaztu...) militantzixia eta euskerian aldeko lana jartzen dira atxeki legez, arazuak diskulpatzeko.

Enpresari militante eta langile militantien arteko tirabira laboralei buruz be, liburu bat idatzi ahal izango litzake. Pertsona batzuk ideia eta baloriekin egitten daben malabarismuak kontuan hartuta, esgintze morala egitteko arrisku larrixan ibiltzen dira. Edo ez, horretarako morala izan izan bihar dok-eta.

Nekatuta najagok euskalgintzako leku batzutan topatzen doten txosna mentalidadiakin. Txosna baten danak dira bolondresak eta iñork etxok dirurik irabazten. Horregaittik, zerbitzu eskasa topau ezkeriok iñork etxok ezer esaten. Danok jakixagu zer eta zertarako dan txosna bat, eta konforme gagozak: beste zerbitzu mota bat nahi dabenak plazako kafeterixara juango dok, eta kitto. Baiña lanian gagozenian, ezin dok mentalidade horrekin ibilli: euskaltzalia eta militantia izatiaz aparte, profesionala izan bihar dok.

etiketak: berbologia
Serafin
Serafin dio:
2012/01/09 23:00

Bai. Ondo diharduk. Akatsak, euskera kontuan, itzalak eta ugari egitten dittuk eta errezegi parkatzen jittuaguz; baiña arazua ez dok euskerian kontuan bakarrik, zinietako ordutegia be behin baiño gehixagotan egoten dok txarto eta badaezpada be beste egunkari batzuekin konparau bihar izaten dok. Arazua orokorragua dok izan, sarrittan biharra jo-ta-pasa egitten dok-eta, edozein modutan, prisaka eta ganora barik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024