Poliedroaren beste aurpegi bat
Lete maitte doten arren, ez neban espero liburu hau hainbeste gustauko jatanik. Etxian esanda nekan: "Hartukot, baiña seguraski irakurketa diagonala eingot: artikuluak gaiñetik begiratu, batzuk irakorri, eta interesatzen ez jatazenak -metafisika, aberri-mobidak, poesia...- salto eginda". Baiña sorpresia benetakua: oiñ arteko guztia irakorri dot (liburu erdixan idazten nabil hau) eta, aittatutako ez-intereseko-gaidun artikuluak barne, gustora irakortzen nabil. Bere idazkerian indarrangaittik, hain zuzen be; artikuluan muiñian serio demonio jardun, eta amaieran, konforme ez dagon irakurlia kakatara (sic) bialtzeko dakan forma horrek zihero lilluratu nau.
Eta gero, gauza interesgarri asko: Lizardi/Orixe kontua; 60. hamarkada amaieratik aurrera zeguan giro kulturala barrutik ezagutzia -kronika batzuk Ez Dok Amairuko ordezkari legez idatzitta dagoz-; Lete bere burua ezkertiartzat zekala jakitzia (ez nekixan!); ezkerreko korriente desbardiñen arteko mobidak -zergaittik egin ziran asko "txino"?-... eta, honen barri ba nekan, pentsatzen zebana esateko eta artaldeko ez izateko borondate hori, bakardadia eta etsaiak alde guztietan izatia ekarri zetsana (bere eboluziño politikua ulertzeko be gako asko dagoz hamen -Autonomia Estatutu ingurukuak, ezker abertzaliakin distantzia...-).
Kazetari / iritzi emaille jardutiak, uneko pultsua igartzen laga: Pinocheten estatu kolpian osteko hille baltzak, kantari-lagunen (Jara, Parra) erahilketen barrixak kolpatuta, Txipreri buruzko azterketa interesgarrixa...
Berba edo kontzeptuen errepikapen nabarmenak (antzaldatzea, naturaleza, erredentzioa...) agertzen dabena baiño askoz be mundu sakonagua adierazten dabe. Eta zer esanik ez, filosofian eta metafisikan sartzen danian (hori be etorri da eta, irakurketa diagonalan unia). Mamin askoko gizona. Normala berari buruzko hainbeste gauza argitaratzen egotia...
Halan be -prosaikoa ni- bada pasarte bat bereziki deigarrixa egin jatana, Oiartzungo jai egunetako herri girua deskribatzen dabena ("kanpai doblik"), eta jator-jatorra izatiaz gain, aurrerantzian asko gogoratuko doten pasartia dakana:
"(...) Beraz, igande edo festa bat lege onean igarotzeko ez zen, hain zuzen, ezer berezirik egin behar. Horretan zetzan, hain zuzen, festaren festatasuna, ezer egin beharrik ez edukitze horretan. Eta festa bat ospatzeko zer era ederragorik ezer ez egitea baino?
Gaur, diotenez, gauza hauek ez dira oso ongi konprenitzen. Jendeak, obsesionaturik bizi denez gero, igande eta festak mugimendu sukartsu batean igarotzen ditu. Gizonak, beti sufritu dituen premia eta aginduez aparte, beste bat darama gaur bizkarren gainean, agindu gogor bilakatu zaion zera bat: jai egunetan dibertitu egin behar da".
Touché, Xabier Lekter jauna. 😉 Ondo gogoratuko ditt aholkua.
Eskerrik asko, gurea zure egiteagatik. #Xabierrekmerezidu