Plantillazko pintada burrukalari bi
Lehelengua: 2002 urtian jasotakua Eibarren, Otaola hiribidian (tallarrez betetako kale hori, Ermutik sartu eta segiduan). Asko gustau izan jata beti: direktua, kontundentia, sinplia, eraginkorra:
Bigarrena Ermuan jasotakua, 2001 urtian, hirigunetik Ongaraira igotzeko aldapa hasieran. In illio tempore, Espainiako estatuan soldaduzkia egin bihar izaten zeben gaztiak (urtebete ejerzituan). Militarismuari uko egitten zetsan mobimendu autonomo indartsua sortu zan; pintada hau concretamente Kakitzat taldiana zala uste dot. Hau be asko-asko hedatu zan Euskalherri osuan zihar, sinplia besain esanguratsua:
EGUNERAKETIA 2015-VI-14: Leirek diñostanez
"Aklaraziñuakin datorren batek : 2.a Ermuko Talde Antimilitaristarena omen da, Kakitzatekin koordinatzen zan".