Pistolia eta tripixa
Gaur egungo irakorliokin (zinematografia estatubatuarrera hain eginda gagozenoi) oso ondo funtzionatzen daben historixia. Kontatzeko forman, diñot: krimen nagusixan inguruan biltzen diran abogau, epaille, hippy eta militarren gorabeherak sekuentzian datoz baiña nahastauta, ondorixuak emon barik; efektu hau nabarmenagua da liburuan azken zatiko collage fatalistan.
Egittura eta ritmo konturak gustau jataz beraz; baiña, hortik aparte, interesgarrixak dira gizataldien erretratuak, kolektibuak zeozelan esateko. Militarren alde ona eta illuna; justizia norbere kontura hartzia ontzat emoten daben gizartia; hippy dispertsuak, egun osua biajian eta zaldixakin lehelengo esperimentuak egitten; abogauen arteko jokua... Honen guztian azpixan gizartiari kritika sakon bat ikusi dot, eta deigarrixa egin jata, kontuan hartuta Kazanjoglus jauna ez zala historiara pasau bere iraultzazaletasunangaittik...