Pistola zahartxo bat
Rodrigo de Luz euskal-madrildarra aspaldiko laguna da, Diaspora Vasca taldeko kide izandakua. Artxibozaina ofizioz, historiakin zerikusixa daken gauza guztien zalia da, bereziki paleolinguistika eta halakuak; horren adibidia berak daroian Bardulia forua izan leike.
Juan dan astian etxeko pistola zahar honen barri emon zestan. Gurasuenian betidanik ezagutu dau, eta ez daki berataz gauza haundirik; bakarrik aspaldi antikuario bati erosittakua dala. Kañoi bixen artian armeruan izena agertzen da: Francisco Larrañaga, Eibar.
Eibarrera noian hurrenguan amaneko liburuetan begiratzeko pendiente dakat (badakaguz Eibarko armen gaiñeko hiru-lau liburu). Halan be, iñok argibiderik emon nahiko / ahal izango baleu, hamen dagoz argazki pare bat.