Perales' revolution
Bai: neuri be Jose Luis Perales gustatzen jatala daitort. Txiki-txikittatik. Kantu batzu bakarrik, jakiña: beste askok ez deste ezer esaten. Ez dakitt ziur zergaittik; esango neuke Mikel Laboakin gertatzen jatanan estiloko zeozer pasatzen jatala berakin be; nere ustez, mereziko leuke Laboa eta Peralesen armonien eta abotsen frekuentzien analisisa egittia, hainbeste jentekin zergaittik resonatzen daben ikusteko.
Neure kasuan, jakin badakitt ez dala letrengaittik (umetan ez nittuan ulertzen), ezta modiangaittik be (izatekotan, kontrakua: ezer izatekotan, ni punkixa nintzan). Halan be, juan dan astian radixuan dialian gora eta behera nenbixala, kantu hau harrapau neban eta letriakin fijau nintzan. Eta benetan iraultzaillia begittandu jatan...
Izan be, kontuan hartu bihar da oin dala urte gitxirarte, adulterixua delitua zala (Hegoaldian behintzat). Biharbada, kantu honekin, gure amen belaunaldiko emakume zorigaitzekoren batek baiño gehixagok bere bizitziakin hautsi eta barriro hasteko adoria hartuko zeban, hori egittia ondiokan txarto ikusitta zeguan sasoian. Eta lehendik gustatzen bajatan... ba oin, motibo honengaittik, gehixago.