Pegoretako artisau artian
Garmendia honen txindurri-biharra ez zuan alperrikua izan: halako liburuetan, bestelan jaso ezin leikian informaziño baliotsua jaso juan. Batzutan oso teknikua da (neurrixak, materialak, prozedurak…) baiña etnografixia halakotxia dok, eta kontsulta liburu bikaiña dok zentzu horretan. Bestela, baiña (horixe dok nere gustokuena) artisauon bizimoduari buruzko barrixak emoten jittuk, elkarrizketen detalliekin, anekdotak edo antxiñako bizitzia ezagutzeko balixo deskuen hainbeste gauzakin. Oso modu “peñasantiagotarrian”, zeozelan esateko.