Pater amantisimuana

Argazkiak.org | Niko, Tomax eta Adela © cc-by-sa: txikillana
Tomax jaixo dala eta, perspektiba onakin ikusten juat guraso izatian ibilbide hau.
Juan dan hillabetiak bereziki “bizitzen” nabik Nikokin, hara eta honako gure ibillaldixetan. Lehendik gozua bazan eguneroko martxia (errekauak, pasiuak, hondarra, neguko eguzkittako egotaldixak...) aurten azken urtia izango dala jakitziak eguneroko bizimodu txiki honen perzepziñua ondiok gehixago amplifikau jestak. Gure mutikua salbaje jabik kalian zihar, dendari eta lehelengo orduetako pasiatzaillien ezagun, bere kintto guztiak onezkero eskolan dabizela. Arratsaldian ikusiko jok bere edadekorik kontizu (extraeskolarretatik libratzen dirazenak) baiña goizian behintzat, berau izaten dok ume bakarra. Horregaittik, seguru, jente askok esaten deskuana: gizon ttiki bat emoten dabela berba egitterakuan.
Izan be, atentziñua deitzeko moroko gauzia dok jentian “ume-berbetia”. Eta ez najabik euskalkixaz, aktitudiaz baiño: umiak tontotzat hartzia, hala egixa (sketch bat egittia jarabixat buruan: pertsona nagusi bi gauza serixuetaz berbetan, eta ume bat tartian sartzian erabiltzen daben errejistro saltua). Aktitude salto hori etxuat nik erabiltzen, eta seguramente zerikusixa izango dok honek jentiak diñuan berbeta horretan.
Konprobau juat, egixa dala pedagogia liburu plasta háretako batek ziñuana: lehelengo urte bixetan, umiak amanak dittuk; bigarren urtetik aurrera, barriz, amagandik pizkat banatzen hasi eta aittangana hurreratzen jittuk; eta horrekin batera (ez horretxeittik), berba egitteko gai bihurtzen dittuk; eta beste jolas klase batzutan; eta brometan; eta... horregaittik, aurten bereziki gozatzen najabik Nikokin darabiltten bizimoduaz. Eta pena pizkat be ba dakat datorren urtian eskolara bialtziakin, baiña hala erabagi genduan eta hala egingo dogu; gaiñera oiñ arte bizi izandakuak hortxe jagozak, eta pozik egotekua dok. Eta, Nikok Tomaxi emongo jetsak errelebua, horretara beste hiru urteko prorrogia izango juat erdi-jornadako etxekoandros bizimodu atsegin honetan.
Tomax, mutiko “atrabesauori”: ia zelan hatorren datozen urtietan. Itxuraz behintzat anaian bardin-bardiña haiz, eta hire lehelengo egun ta erdi honetan, izakeraz be antzera. ¡Baiña pertsona guztiak banakuak gaittuk! Hasi dok hire txandia, txikixa. Zainduko haut.