Paper guru
Aspaldi nekan liburu honen barri baiña hara, tituluak beste gauzak sujeritzen zestazen: bideojokuak bizitzako metafora lez, argumentuzko idazki baten... baiña ez, zutabe periodistikuak dittuk, eta gero artikulo morokuak.
Andriak ekarrittako liburuen artian jeguan hau; Luistxo ondiok “Luisillo” zan sasoi remotuetakua. Erretratuan be, ixa-tupez agertzen da gure gurua.
Pozten nok Luistxo ezagutu nebanian (¿1998 ingurua?) liburu hau irakorritta ez izatiaz. Izan be, nik ez nekixan bera zein zan be, ezta zertan zebixan: eta liburu honetan agertzen dirazen hainbeste ideia interesgarri berakin identifikau ezkeriok, beranganako halako miresmen bat sortuko jatan seguraski, harreman natural bat oztopazeko baiño ez zana izango. Etxakat goguan be bere artikulorik prentsan iñoiz irakorri izan dotenik; euskal prentsia oiñ baiño gauza marjinalagua zuan, “eta kitto” dohan zalako hartzen genduan sasoi hartan. Etxakixat zer gertatuko jatan berak idazittakuak nere eskuetara allegau ezkeriok: 18 urte inguruko sasoi ezin permeabliago horretan beste norabide bat hartuko najuan biharbada (interesau be asko interesauko jatalako Luistxon ikuspegixa). Onezkero baiña asto zaharrak bere bidia egin jok...
Liburuan mamiña bera hartuta, iñoiz lehenago pasautakua gertatu jatak oin be (Benedettin liburu ha, edo Disraelin biografixia). Bere epokatik kanpo dagon liburu batek (Luistxon liburuak 80 hamarkada amaiera eta 90ko hasierako akualidadiaz dihardu), printzipioz balixua galduta izan biharko leukek; baiña neri, ostera, oso interesgarrixa suertau jatak. ¿Zergaittik? Sasoi hartan bizi edo barneratu ez neban tesuingurua ezagutu ahal izan dotelako, orduko nere bizipenak geografia politiko-kultural baten hobeto kokatuta. Valenciatik oso urrin najekan euskal kakatza (sensaziño atsegiña, dana esateko) eta era berian, nere orduko kezka-existenzial-txortagintzakuak ixa etxuen lekurik lagatzen nere buruan Balkanetako egoeriaz jabetzeko. Liburu honi esker, zeozer errekuperau dotela somatzen juat.
Argazkixa: Gari Araolaza
Gaur Amazon.es zabaldu dala, hantxe topau dot Tetris (ale bakarra geratzen ei da!). Gero, RSS irakurri bakuen errepasuan zeuria! Eskerrik asko. Sasoi hartan, bai, geixao nitzan Luisillo (eta Luisito), Luistxo baino jaja.