Paleolitua ezagutzen hasteko bide ona
Nikok azoka solidarixuan euro baten truke hartutako liburu baten kontura, liburu serie hau irakortzeko astixa hartu dot. Lehendik onak zirala entzunda nekan, baiña akulua –bistan da-, azken urtietan ADES-en izan dogun labar-art-fast-forward-esperientzia izan da. Orduko arbasuen bizimodua ezagutzeko kuriosidadiari amaiñ emon baiño lehen, halan be, arkeologo lagunei galdetu netsen, ia bertan kontautakuak fixatzeko modukuak ete ziran. Eta, pro eta kontrak alderatuta (kontrak be badakaz-eta) nota positibo xamarra geratu jakonez, aurrera egin neban. “El Clan del Oso Cavernario”, lehelengo liburua oso ona begittandu jatan: neanderthalgo gizakixenganako nere lehen hurbilketa serixua edo. Jarraixan hurrengo liburuak irakorri ostian hartutako notak ipiñiko dittudaz.
Bigarrena, “El valle de los caballos”. Joder, apuntia nahi barik borrau dot, antza. Gogoratzen dotena: EEBB-etako wildlife survivor tipokuei gustauko jaken liburua, pertsona bakar batek naturalezian erdixan bizirauteko egin leikiazen gauzen gaiñian zentrauta dago, anai cromañon okzitandar bidaiari biren istorixa paraleluakin nahastian.
Hirugarrena, “Los cazadores de mamuts”. Uste eze hau be galdu dotela; baiña tira, gogoratzen dot. Ayla (neanderthalekin hazittako kromañoia) eta Jondalar (kromañoi-kromañoia) ballaria laga eta beste kromañoiak topatzen dittuezenian, gaur eguneko Ukrania inguruan, eta euren gizartia deskribatzen dabena. Gustau jatan.
Laugarren liburua, “Las llanuras del tránsito”. Interesgarrixa bada be (egixa esan, ez-adituendako dibulgaziño moduan serie osua da oso interesgarrixa), pixkat aspergarrixa egin jata hainbeste zatittan. Baiña badakitt hori norberan interesen araberakua dala: seguraski, paleobotanikan, paleoklimatikan eta geologian nik baiño interes haundixagua dakan jentia ez zan bape aspertuko, Auelen digresiñuokin.
Bostgarrena, “Los refugios de piedra”. Ritmo narratibua pixkat hausten da (ez dot hain errez irakorri), seguraski autoriak muiñari lehentasuna emoten detsalako, formian aldian. Hau da: protagonisten bizilekua deskribatzia (Laugerie Haute aztarnategixan oiñarrittuta), eta orduko gizartian erretratu soziala egittia (lizentzia askokin, imajinatzen dot) da helburu nagusixa, eta zentzu horretan oso ondo lortzen dau. Zirraragarrixena, biharbada nere esperientzia pertsonalengaittik, labar-artian inguruan egitten daben rekreaziñua da: zeiñek, zelan, zertarako egitten zan... dana asmauta, bistan da, baiña plausiblia.
Seigarrena, “La tierra de las cuevas pintadas”. Labar-arte aztarnategixak neretako garrantzitsuak izan dira, bistan da (espeleologian inbestigatzen dogun eremuetako bat dan neurrixan) baiña ez detset harreta haundiegirik eskindu ointsu arte. Espeleologian diziplina askotan manejau biharra dakaguz, eta dana jakitzia ezñezkua danez, bakotxa arlo batzutan espezializatzen da bere afiziñuen eta gaittasunen arabera; ni bioespeleologian nabillen modura, beste batzuk geologian edo labar-artean. Eta nik eurak kontatzen deskuena interesez aditzen badot be, informaziño hori “linbuan” geratu izan jata, zeozelan esateko; ezin testuinguru egokixan kokatu.
Liburu honetan, labar-artian dato solte hórrek integratzeko aukeria izan dot. Badakitt hipotesi maillatik ez dala pasatzen –eziñekua da zihetz jakitzia-, baiña testuinguru posible bat imajinatziak berak, gure Atxurra, Lumentxa, Armintxe irudikatzeko balixo izan desta; eta lehendik maitte banittuan be –ADES ardurapeko koben gaineko atxekimendua-, gure arbasuen bizimodua irudikatu ahal izatiak beste majia bat emoten detsa gauziari, dakiguzen gauza soltiak harilkatuta. Behin pintturak eginda, zeintzuk bisittatzen zittuezen santutegixak? Zertarako? Zenbatian behin? Zein izaten zan errituala?
Aztixan iniziaziño bidai horrek (eskualdeko kuebak banan-banan bisittatzen), Dordoina inguruko zuluak ezagutzeko aukeria emon desta; eta gure eskualdeko zuluak erabilli izan zittuezen tribuen arteko harremanakin be fantaseau ahal izan dot.
Hau hala izanda, liburuan azken zatixan (20-30 pajina) idazlan luze askotan topatzen dan “ajia” somatzen da: behiñ kontatu nahi zana kontauta, narraziñua zeozelan amaitzeko premiñia, eta pertsonajien sutiltasun guztiak galtzia happy end karikaturesko xamar baten mesedetan. Baiña hau ezebeza da, liburu serie bikain honek dakan balixuan aldian.
Beste detalle txorra bat, amaitzeko: deigarrixa da, Paleolitikua izanda, zelako buenorroak mantentzen dirazen Ayla eta Jondalar denpora guztian. Kontuan hartuta sasoi hartan 35 urte hartzen zebenak atso/agure zaharrak zirala, protagonistei, 25 bat urtekin, etxake hagin bat bera be falta; emakumia Diana ehiztarixa baiño tentiagua da, zentzu guztietan; eta gizonak, nahiz eta oso higienezalia ez izan, ez daka kikirri-usain edo gaztanbera ekoizpen haundirik, liburu bakotxian deskribatzen dirazen 6-7 txortaldixen arabera, sexu oral eta guzti-. ;-)