Paleoetorkizun sesenterua
Telen ikusi neban nik honen gaiñian egindako serixia, Espainian kate bakarra zeguan sasoian. Gustau jatala bai, baiña ez dot detallerik gogoratzen. Hori baiño lehen, itxuria, pelikulia egin zan (ez dakat ikusitta) eta ediziño hau, bistan da, serie horren arrakastia aprobetxauta etara zan; halan agertzen dira aktoriak azalian. Liburua ona begittandu jata, bai historixia berangaittik, baitta "paleoetorkizun" kontuangaittik be. Abenturia XXIII gizaldixan-edo kokatzen da, 2000 urtian izandako iraultza baten osteko gizarte postapokaliptikuan: 21 urtekin eutanasia; Washington Angkor moduko baso tropikala da; ibilgaillu nuklearretan motorista nerabe tribuak dabiz... entretenidua da. Gaiñera azalpenak illun xamarrak dira, etorkizuneko gizarte ulergaitz horretako gauza guzti-guztiak azaldu barik... horrek puntuak gehitzen detsaz giruari. Harribitxi bat; hartu nahi dabenak, Ondarruko kontsultako bookcrossing puntuan daka.