Oñatiko Gesaltzan eta Gizaburuagako Urgitxin
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Asteburu honetan, talde bittan banatuta egin doguz egin biharrekuak.
Batzuk Euskal Espeleo Laguntza erakundiak antolatutako
erreskate ikastaruan egon gara, Oñatiko Gesaltzako koban. EEL-eko arduradunak euren baloraziñua egingo badabe be, ADES espeleologia taldeko kidiak pozik geratu gara emaitziakin. Gutako sei egon gara bertan: bat
perfekzionatzen, lau ikasle eta bat ikusle.
Ikastaro honetan parte hartu dogunon hurrengo pausua Maiatz amaierako
simulakro orokorrian parte hartzia izango da. Urteroko simulakro hauek
EEL-eko operatibidadia mantentzeko ezinbestekuak izaten dira, istripuak
edonoiz gertatu leikezelako.
Istripu kaso guztiak SOS deien sistemetatik bideratzen dira. Lehelengo
interbentziñua tokixan tokiko poliziakuak egitten dabe, eta kasu errezak
badira nahikua izaten da horrekin. Istripua konplikaua ba da, ostera,
orduan sartzen gara EEL-eko espeleologuak jokuan; mota honetako
erreskate batek 200 bat espezialista mobilizau leikez.
Bestalde, ikastarora juan ez dirazen "beteranuak" Gizaburuagako Urgitxiko haitzulora egin dabe bisittia, argazki ikusgarrixak etarata.
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/05/blog-post.html
Datorren astian gure betiko martxara itzuliko gara. Gurekin etorri nahi
dabenak beraz, aukeria daka.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/