Oiñarrittik jasota
Gizon serio, herrigile, kezka sozialdun eta erbestean zaildutako intelektual horren bildumian lehelengo txatala zer, eta umiei zuzendutako txontxongillueri buruz! Alde dramatikua bakarrik ez: txontxongilluak eurak egitteko teknika, buruak, soiñekuak, krokis eta guzti. Horrek irabazi nau: txikixei zuzentzia, haundittasun zeinua da. Eta, antzerki mota honen eskola baten premiñia seiñalatzian, Bizkaiarako neurriko eztenkadia: "Bear bada lan eder au gure erriko fabrika gizonen batek artu bear luke. Beste errietan oi dan bezelako Fundazio bat sortu ta diru askorik gabe erakunde au errez gerta liteke. Baiñan gure diru-gizon aundi oiek ez dute, ordea kultura bideko lanik sorbaldan jaso nai, bere diru-geitze orrek ziaro nekatuta baitauzkate".
Basamortuan, bakardadean kogitatutako asmuak, lotsa barik botatzia. Zergaittik eze, "Ametsa ez da utsa, ez da aizea. Amets utsekin asita egin ditu gizonak lan aundiak. Ametsa da gizonen ezaugarri nabarmenena . Ametsak biurtzen dira egi, baldin amets egizkorrak badira".
Liburuan lehelengo zatixa txontxongillotarako piezak datoz, 5 bat urteko umiendakuak, tolesturarik bakuak. Geto datozen ipoiñetatik lehelenguak be halakuak diraz. Bateren bat oso politta (erregeak eta arto alearena...) esango neuke Ugaldek berak asmautakua dala, baiña gehixenak klasikuen refrituak dirudixe (ez dittu akreditatzen). Azken ipoiñetako batzuk 9-11 urtekuendako be egokixak (erregian jantzixana, berunezko gudarixana, urretxindorrana).
"Ama gaxo dago" antzerkixa. Moldez klasikua, baiña azken kolpe modernuakin -pixkat lekuz kanpo laga nabena-.
"Itsasoa ur bazter luzea da". Existentzialistegi eta biribildu bakuegi nere gustorako, baiña iñoiz irakorri izan doten trintxeretako giruan deskribapen zirraragarrixenetako batekin.
"Hiltzaileak" bildumia, lehergaillu bat frankismuan. Idatzi zan sasoian sardinzarrak ale batekin harrapau ezkeriok, Okendo kalera. Erresistentzixian arnasa.
Eta "Mantal urdina" eta "Bihotza golkoan", estilo ariketatik asko daken ipoin bildumak. Indar haundiko unekadak badakaz be, pixkat sintoniatik kanpo irakorri dittudazenak.