Oillarkerixak
XVI.ko testuak gaur egunian dakan distantzian (estiluan) oztopua gaindittuta, interesgarrixa dok. Halan be, ez nok "zoratu", Alfredo Perez Revertetar nostalgikuak zoratuko jittuan eran behintzat. Gehixen gustau jatana soldaduen arteko bizimodu normalan briztadak izan dittuk, gerra gizonen estilo bizixan eta orduko hizkeriakin (zentzu horretan Contrerasen autobiografixia gogoratu jestak. Azpi-oharrak pixkat astunak dittuk (askotan testu orijinalak baiño leku haundixagua hartzen juek pajinan!) baiña egixa esan ezinbestekuak be badittuk, bestela nekez ulertuko zittuan Bourdeillek egitten jittuan hainbeste ohar. Espainiar Inperixuan argi illunak pixkat gehixago ezagutzeko entretenimendu bat.
Iruzkingillian alboraketak be kontuan hartuta, jakiña (ez najekixan gauza haundirik Moa honi buruz; liburua irakorri eta gero billaketia egin juat eta... ederra pajarua! ;-) ). Bourdeilleri buruz be billaketia egin juat, eta bai: idazle edo historialari moduan ez jetsek balore haundirik emoten (teknikoki) baiña... berak jasotakuak balore itzela jaukak, historia liburuetan agertzen dirazen gertakarixak girotzeko.
Eta hamen be, Lopez Reverteren nobeletan baiño euskaldun gitxiago agertzen dittuk. :-P