Nokturnua
GureGipuzkoa.net | Santa Marina plazan dagoen Antia jauregiko logela © CC BY-SA: Arzuaga, Jesus Mª
Ixilttasunangaittik da, jakiña.
Izan be, nik ondo gogoratzen dot, umetan, logelako illunetik sukaldeko hots lasaigarrixak: katxarruak, labadoria... Háren faltia zan kezkagarrixa. Eguneko gauzak buruan tolosten eta artxibatzen diharduzun momentu horretan, errutinako zaratatxuak halako segurtasuna emoten detse umiari. Dana bere lekuan dago, trankil egon neike.
Addenda:
- Besuetan hartziak be antzeko efektua dala esango neuke. Nik asko praktikatzen dot hori: bai Nikok eta bai Tomaxek be altzora etortzen jataz tarteka, kotxe elektrikuak kargalekura legez. Negarrez dagozenian, jakiña; baiña baitta bestela be. Etorri, besuetan hartu eta silloian egon; ez da besterik bihar (ez motiborik, ez azalpenik). Minutu batzutara, indarberrittuta, hor juango dira barriro baztarrak nahastatzera.
- Min hartzen dabenian be, umia negarrez dator, eta errutina basikua hauxe da: “Min hartu dok?” (bai) “Nun hartu dok miña?” (hamen) (mindutako lekua hartu eta putz egin) “Pasau da?” (bai) eta han doia antxitxiketan barriro.
Ze energia-trafiko klase ete dagon hor? Ez dakitt ba, baiña zeozer fisikua bai.