Munduan agintzen daben jente sinplia
Argazkixa: American Driving Vacations
EEBB-etako jente xelebria ulertzeko gako ugari emoten jittuk liburu honek. Ondo etorri jatak, izan be, oiñ arte bertako diasporako euskaldunekin konektatzeko klabia ezin izan dotelako topau. Aurrerantzian, danak basarrittarrak dirazela pentsauko juat, ia zer moduz ;-)
Hori alde batera lagata, liburuan gaixak a priori ez jestan piparrik be ardura; halan be komenigarrixa dok mundu osua dantzan jartzeko gai dan herrialde hau pizkat hobeto ezagutzia; horretxegaittik ahalegiña egin juat. Soziopolitika gaixetaz dabillenian (liburuan muiña) pizkat astuna dok; ostera, Eneko Astigarragan moduko prospektoriendako interesgarrixa izan leike; gaiñera, liburua argitaratu zanetik urte batzu juan diranez, asmau daben edo ez ikusteko balixoko jok.
Idazliak ibilbide luze bat egitten jok estadorik estado; batzutan kotxez, batzutan autobusez, jente askokin egonda, komunidade desbardiñetan; estatus sozial eta arraza askotakuak (ezagun dok, halan be, idazlia wasp dala). Ibilbide honek pelikuletatik baiño ezagutzen ez nittuan izen soltiak paisajian harilkatzeko balixo izan jestak, historian txertatuta gaiñera; horixe berori izan da gehixen gustau jatana. EEBB-arren herri batasuna (batasun dekadentia, idazlian ustetan) ulertzeko azalpenak be emoten dittuk, eta euretatik garrantzitsuenetako bat ejerzituari detsen atxikimendua dok. Azken fiñian, militarrak izan dittuk bai independentzixia lortu dabenak, baitta indigenak mendian hartzeko burrukian gidarixak, oin dala oso urte gitxirarte; jentiak ondo goguan daka, eta zorretan sentitzen dok eurekin.