Muguruza anaien "yè-yè" iragan ezkutua
Gaurko bertsiño jokua berezixa izan da: ezaguna da Kortatu talde irundarrak 60ko hamarkadako musikia askotan bertsioneau dabela, batez be ska jamaikarra. Ostera, ez da hain ezaguna Muguruzatarren ye-ye iragan ezkutua. Hegoaldian Los Mustang, Argoitia anai-arrebak edo Concha Velascokin dantzan ibiltzen giñan bittartian, irundarrak Iparraldeko eragiñak jasotzen zittuezen eten barik: halan, France Gall, Françoise Hardy... eta The Sparteens ziran euren erreferentziak eta azken hauetan -Parisera juandako espartingile lapurtarren ondorenguak- oiñarrittuko ziran euren kantu enblematikuenetakua konposatzeko: "Zu atrapatu arte".
Bestalde, gaurko saiuan, "giza-GPS" guztiz naturala ezagutu dogu, oso gitxittan erabiltzen dogun baliabide baten ustiaketiakin (Lainformacion). Josu Waliñon ipoin bildurgarrixa irakorri dogu: "Mamua", eta kaka fraketan dogula, Mariza fado kantarixan doiñuak entzun doguz. Gerra pelikula baten bizirauteko kodiguak emon doguz (Severlasalreves) Orquesta Mondragonen fondo musikalakin, eta amaitzeko Elorrixoko Lorenzo Arietaleanizbeaskoa kazarixak bere afiziñuari buruz berba egin desku.
**************************
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00