Mompracemeko kebaba
Ea: neri Lekue kebaba gustatzen jatak, eta askotan juaten nauk kontsulta onduan dakatelako; baiña, berez -nahiz eta urriñago egon, eta karuagua izan- gehixago gustatzen jatak Beikozini. Orduan, Salgariña horixe dok: Malaysiako kebaba.
Barre egin juat, bai: baiña karikatura bat dalako. Sandokanen pertsonajia dok onduen erretratatzen dana, eta halan be arpegi bi baiño ez jaukazak: pirata bihotzbakua, eta maitemindu zorua; dana pasiñua, adoria, eta herixotziari ezikusixa. Beste pertsonajiak, bere "argittasunan" mende dagozen kerizak baiño ez dittuk; izatekotan, lady Mariana; baiña hau, halan be, folletin-heroina topikuan (maittasun suspiriyuetatik, desmayora txandaka pasatzen, beti gizon testosteronikuan besuetan).
Hau abentura baten lehelengo zatixa dok; bistan danez, gatxa izango dok bigarrenakin segitzia (pare-parian jausten ez bajatak, behintzat).
Hamen Paperjalen botatako txatal batzuk:
- Puf, hain eskasa da eze, barregarrixa bebai. Labuanetik iges eta Mompracemera allegau, eta Yañezi bere maitemiñan barri emoten detsanian, nik portugesan lekuan, tiro bat emon eta itsasora botako neuke. Zelako tipo inpresentablia, Sandokan hau!
- Sandokanekin be banabil gauzatxuak ikasten: - Babirusa eu.m.wikipedia.org/wiki/Babirusa - Blaciang es.m.wikipedia.org/wiki/Pasta_de_gambas
- Badakitt injustua dala (ezin dok epaittu XIX. mendeko folletin bat gaurko begixekin) baiña barre egin juat, barre, Sandokanek Marianari bere maittasuna deklaratzian ("Sí. Quiérame usted!" erantzunda, gaiñera). Gero, egoeriak etxaukak ez hankarik ez bururik: zelan, hain buruzagi ausart eta burutsua izanda, sartu leikek bat bere etsairik mortalenan etxian, ezelako susmorik barik? Zelan hartu leikek etxian hor zihar topautako naufrago bat, itsas batalla baten ostian, ezelako konprobaziñorik barik, eta, susmuak sortuta dagozenian be, norbere loibiakin egun osuan bakarrik laga? Ene, ene.
- Baiña 1900ko gaztien buruan jarri biharra jagok. Salgariren idazkeria sinplia eta bizixa dok. Izperringi eta liburu editoriak asko saltzeko aukeria ikusiko juen eta... leña al mono. Izan be, bere biografixa latza irakorri dot, eta liburu-txorixo-ekoizpenera bultzatu zeben, baiña etekiñak partidu barik...
- Lehen esanten nenguan arrazoiangaittik, barregarrixa egin jata naufragio ostian Mariana Guillonk aurkitzen daben lehen aldixa. Zinema mutuko pertsonajien modura, iglesekingo gorroto bortitzenetik maitemiñik gorenera pasatze hori, en "su corazón, que hasta entonces no había latido por mujer alguna". Bueno bueno bueno... 😂 Sandokan arketipo hutsa da, alde bakarreko pertsonaje planua. Zelan izan zeban liburu honek hainbesteko arrakastia?
- "...los alcanzó un feísimo negro de enorme cabeza (...) de esos horribles negritos que se encuentran en el interior de casi todas las islas de la Malasia". Arraixua, honek ez leuke gaurko zentsuria pasauko!😅
- Lehelengo kontaktua: askotan entzundako izenak ( TBn, komikixetan...) kokatzen, aspaldiko lagunak berraurkitzen. Halan be, idazkeriari traza eskasa hartzen jetsat: pertsonajiak karikaturak diraz, antzerki txarrian lez sobreaktuatzen.