Mendekua, katarsia?
Zelan aurkeztu leike maittasunez pertsonaia gorrotagarri bat? Liburu honetan dogu adibide bat. Maitte dogun kultura baten, estimatzen dogun jatorri baten, gauza txarrak badagoz -ez naiz "moruen" matxismo eta autoritarismuari buruz luzatuko, hori azpimarratzen daben jente askotxo dagonez-, zalantza barik kultura eta jatorri horretan eskua sartu behar dogu, desguaze moduko bat egiñaz, balekua gordetzeko eta bestia ezabatzeko (hamen bardin, e? Europako herri kulturako osasun praktikei buruz askotan esan dot hori). Bistan danez, idazle honek herentzian sutan erretzeko moduko gauza asko jaso dittu: eta liburu honetan gogoz ekitten detsa horri (azken mendeku-eztenkada xelebre eta guzti). Orekatua da, halan be: kontraesanak dagoz, ez da argumentaziño perfektua. Zentzu horretan, benetakotasun haundixa daka: kultura horretatik datorren andrazko batek, feminismuan barneratu nahi badau, bere muiñian txerta-txerta eginda dagozen kodeak ezabatzia ez da gauza erreza; zailtasun horren adibide asko ikusi leikez liburu honetan. Kultura horren parte ez dan iñork ezingo leukena idatzi (gitxiago gizon batek) errezkerixan eta arrazismuan (guk be badakaguz gure kode txertatuak) sartu barik. Bikaina eta bereziki pozgarrixa, musulmanen mundu barruan bertan askatasun hazixak ernatzia, europarren paternalismorik bakua.