Matxirulotasuna
Gai konplejua, ixa psikoanalitikua izan arren, oso irakorterreza eta interesgarrixa egin jata: egunian zihar, irakortzeko momentua noiz etorriko gogoz egon naiz, eta hori oso seiñale ona da nere kasuan. Ez nekan Jaioren idazlanik irakorritta lehenago; eta ez dakitt bestiak zelakuak izango dirazen, baiña hamen behintzat teknika oso efektibua erabiltzen dau kontau nahi daben hori transmititzeko. Gizon eta emakumien rol tradizionalen kritika fidela, zorrotza eta bihar-biharrezkua, harreman mota barrixei atia zabaldu ahal izateko bihar dana.
Irakurketia eten bako zirikada bat da gizonezkuondako, protagonistian matxirulotasunan islak norberan gaiñian topatzeko bildurrez. Zirikada osasungarrixak baiña! Dana dala, esango neuke adibidia pixkat muturreraiñok eruanda dagola, izan be... ba ete dago protagonista honek dittuan beste trauma, konpleju eta mizkinttasunik dakanik?? Hala bada, dolumiñak. Ez da gozua izan bihar, ez, holako desastre konpletua izatia.
Gero, hain garratza ez izateko-edo, happy endian danak adiskidetu-edo egitten diraz, hori be ez da oso sinesgarrixa. Baiña eskertzen da! Kritikiakin lur jota ez geratzeko behintzat.
JAIO, Karmele. 2019. Aitaren etxea. Elkar, Donostia.
Gai konplejua, ixa psikoanalitikua izan arren, oso irakorterreza eta interesgarrixa egin jata: egunian zihar, irakortzeko momentua noiz etorriko gogoz egon naiz, eta hori oso seiñale ona da nere kasuan. Ez nekan Jaioren idazlanik irakorritta lehenago; eta ez dakitt bestiak zelakuak izango dirazen, baiña hamen behintzat teknika oso efektibua erabiltzen dau kontau nahi daben hori transmititzeko. Gizon eta emakumien rol tradizionalen kritika fidela, zorrotza eta bihar-biharrezkua, harreman mota barrixei atia zabaldu ahal izateko bihar dana.
Irakurketia eten bako zirikada bat da gizonezkuondako, protagonistian matxirulotasunan islak norberan gaiñian topatzeko bildurrez. Zirikada osasungarrixak baiña! Dana dala, esango neuke adibidia pixkat muturreraiñok eruanda dagola, izan be... ba ete dago protagonista honek dittuan beste trauma, konpleju eta mizkinttasunik dakanik?? Hala bada, dolumiñak. Ez da gozua izan bihar, ez, holako desastre konpletua izatia.
Gero, hain garratza ez izateko-edo, happy endian danak adiskidetu-edo egitten diraz, hori be ez da oso sinesgarrixa. Baiña eskertzen da! Kritikiakin ur jota ez geratzeko behintzat.