Matrallako irratiko hasierak
Argazkiak.org | Matrallako irratixan lehelengo seiñalia © cc-by-sa: txikillana
Emisoria lortu eta segiduan, Amañako torrietako lokal baten ipiñi genduan seiñalia emititzen, "dialian lekua hartzeko" eta hedapena testatzeko. Kili Kolo antzerki taldeko lokalian izan zan (harbelian orduko ensayuetako gidoia agertzen da, Musika Bandiakin egin genduan espektakulo harena). Artian ondiok izenik ez zekan edo, hobeto esanda, 80ko hamarkadako Pottoka Irratixan izena erabiltzeko asmua genkan.
Argazkiak.org | Marmarra Elkartia © cc-by-sa: txikillana
Beti-Galdu soziedadeko billera honetan erabagi potoluak hartu genduazen. Garrantzitsuena eta adostia gehixen kostau jakuana, hizkuntza eredua. Batzu askatasun totalan alde zeguazen, beste batzu euskeria positiboki diskriminau nahi genduan... Infiltraziño politikuak ekiditzeko sistemiak be nahikua denpora eruan zeskuan. Hau guztihau bermatzeko elkarte paralelo bat sortu zan (Marmarra), eta radixorako izena be hamen erabagi zan. Pottoka izena ez erabiltzia pentsau genduan, bai jentez bai filosofiaz zihero proiektu desbardiñak ziralako.
Argazkiak.org | Lehelengo zuzeneko emisiñua © cc-by-sa: txikillana
Hor genbixan ba, aidera urtetzeko dana ondo prestatzen, baiña... herri honetako ohitturiari jarraittuta, poliziakuak hiru irratikide atxilotu zeskuezen. Genkanakin eta ahal zan modura, baiña egun horretan bertan hasi giñan zuzenian emititzen. Nahaste mahai barik, irratikidien etxietan grabau bihar izan genduzen diferidoko zatixak gero radixora eruateko.
Argazkiak.org | Antenia © cc-by-sa: txikillana
Behiñ Legarreko lokalian sartuta, antenia ipintzeko leku bat billau bihar. Iñori molestau nahi ez, eta emisiñua ondo egitteko ahalegiñetan, hesi baten postian ipiñi genduan probisionalian. Jakiña: han geratu zan.
Argazkiak.org | Lehelengo estudixua © cc-by-sa: txikillana
Halako baten, lortu genduan estudixua "ganoraz" ipintzia. Ikusten dan lez, ez genduan asko eskatzen: tabernako mahai pare bat, entxufe ugari eta kitto. ¿Insonorizaziñua?... ¿zer da hori? Mezua zabaltziak zekan garrantzixa, eta enparaua bigarren maillakua zan.