Matahamiak
Eguneraketa 2014-VI-21: "matahame" berbia ("gose akabatzaillia", biarnesez-edo) Allande Etxarti entzun netsan, Mauleko dendako kanpokaldian egitten zittuan krepak izendatzeko, eta adoptau egin neban. Ez detsat harrezkero beste iñori entzun, eta hiztegixetan topau be.
Urunetatik datozen ahi zatixak pasa eta pasa, azkenian arrautzia urun arrastoz beteta, emoten dau ez dabela ezetako be balio, baiña... zure barruko reziklatzaille txikixari penia emoten detsa botatzia. Kañozulotik behera isurtzeko goguari eutsitta be, onenian kamaran katillu baten geratzen jaku, bertan flora eta fauna ugariren habixia bihurtuta.
Gaur azalduko dogunakin baiña, arazua konponduta dago: dear etxekoander & gizons, zuenian “ezer ez dala botatzen” ikurtzat badakazue, gustauko jatsue jakitzia papilla moroko hori glamour haundiko jatekua bihurtzia oso erreza dala. Zuen lagun fashionagarrixak epataizuez, eta gero barre egizue hondakiñak jan dabela azaltzen detsazuenian jarrittako arpegixakin.
Matahamiak egitteko bihar dan osagaixetako bat uruna badogu, ikusten da frituak egittetik sobrau jakun arrautzia erdi-eginda datorrela: oin, falta diran osagaixak gehitzia geratuko jaku bakarrik, harik eta proportziñuak osatu arte: 3 arrautzako, 125 g urun eta 250 cc esne. Ahal danik eta onduen nahastau (urun pelotillak egin bajatsuz batidoriakin pasatzia be ez da txarra izango), eta jaki gozuau ohiko moduan prestatzia geratuko da bakarrik: zartañian ipurdixa tapatzeko beste bota,
segundo batzun buruan bueltia emon (¡ez izan membrillua eta hatzaparrekin hartu!),
prestau edozer, harrapatzen dozun lehelengua, barruan jartzeko (kaso honetan, gaztai zatitxua eztittan bustitta),
zartañian bertan jarri eta lau larenetan bildu,
¡eta begittu zelako plater elegantia! Lehen prestautako fritueri laguntzeko...
Ne vols aqui n’as! Un troç de menjada per a matar la hame a sen sicap! Eta hun dagizüela!