Markinaldeko Frentea 1936
Argazkiak.org | Ezkurraundiko "Parapetu" © cc-by-sa: txikillana
Espeleologixiak bere zurrunbilluan hartu ninduan arte, bi-hiru urtian asko jarraittu neban Espainiako Gerra Zibilla, eta horren adibide asko dakazuez blog honetan bertan “gce” etiketapian. Izan be, Markina-Xemein aldian egitten dot biharra nik, eta inguruko arrasto ugari eta ixa ezezagunak ikusitta, ezin izan nintzan geldirik geratu eta halan hasi nintzan, domeketan-eta, betiko mendi bueltak helburu espezifiko horretara bideratzen, arrastuak katalogatzera esan gura dot, Eusebio eta beste lagun “indigenak” konplizetzat hartuta.
Hortan nenbixala, egi berdadero batekin topau nintzan: Eibar-Elgeta aldeko gerria oso landuta dagola, eta ondo jasota gaiñera (bai burruken lekukotasunak jasotze aldetik, baitta arrasto fisikuen katalogotik); bihar horretan diharduen jentia ezagutzeko plazerra izan dot gaiñera, nere jardueran gitxi lagundu ez nabenak. Beraz, nere biharrak eremu ezezagunagora bideratu nittuan, oso norabide zihetzakin: Markina-Xemeindik kostara doian tartia ezagutzia, 36-37ko neguan 7 hillian geldirik egondako frentia, hain zuzen be.
Honek esan gura dau Eibarko azken posiziñuetatik hasi nintzala (Agiñaga auzuan) eta, Markina-Xemeingo lurretan zihar, Etxebarria, Berriatua, Ondarroa, Lekeitio eta Mendexako lurretaraiñok doiazenak lokalizatzen hasi nintzala. Kontuan hartu bihar da frentia bikotxa zala, eta beraz posiziñuak lerro paralelo bittan (eta batzutan multiplietan) kokatu zirala. Toki batzutan etsaiak kilometrotara zeguazen, Etxebarrian legez, eta erasuak beraz artillerixakuak izaten ziran –hortik ametralladora-etxe senduak- baiña beste batzutan, ostera (Akarregi-Oruntze artian, esate baterako) ehun metro eskas zeguazen bando bixen artian eta posiziñuak konplikauaguak ziran, lerro multipliekin-eta.
Ordurako ba nebixan espeleologian, baiña esandako moduan momentu batetik aurrera lurpiak nere aisialdi ixa osua iruntsi zeban; gero umiak jaixotzen hasi jakuzen... Horretara, hasittako bihar hori ezin izan neban gehixago atendidu eta hala geratu dira nere txostentxuak, osatu barik, baiña behintzat hor dakadaz ondo artxibauta (krokis, idatzi, argazki...) eskualde hau ikertzen jarraittu nahi dabenari pasatzeko moduan.
Hala gertatu zan Markina-Xemeinen bertan. Oin dala 2-3 bat urte jakin neban lagun talde bat zebixala Gerra Zibilleko asuntua inbestigatzen, modu serixuan gaiñera (arrasto fisikuetaz gaiñ testigantzak, elkarrizketak... jasotzen zebizen), gaur egunian Ahaztuen Oroimena izenakin diharduenak diraz. Artian asunto honetan murgiltzen hasibarri zeguazen, eta nik, jakiña, nekixan guztia erakusteko prest agertu nintzaken, pozik gaiñera, iñork biharrakin segidu bihar zebalako. Eta txosten hau prestau netsen, Markina-Xemeinen lokalizauta nekanakin. Esan bihar da txosten hau desfasauta dagola guztiz –Ahaztuen Oroimenekuen ikerketak askoz be aurreratuago dagoz onezkero, egunen baten hasiko dira argitaratzen- baiña gitxienez herri horretan topau leikezen arrastuen kalidade eta garrantzixaz idea bat egitteko balixo dau. Egin kontu zelako inportantzixia daken, ikerketen ondorixoz Markina-Xemeingo udalak Hirigintza Plan Orokorrian be sartu dittuala zeozelan babesten hasteko.
Beste herrixetan halako ekimenik balego, zer esanik ez: nerekin harremanetan jarri daittezela eta dakaten informaziño apurra eurendako izango da.
Zabaldu beste leihotxo baten... (goixan eskumako kantoiko fletxatxua sakatu) Sakatu inpresoratxuan ikurra... Hartu orritxuak inpresoratik... Benga, erreza da, saiatu.