Markak
Etxakixat hau enkarguzko liburua izan dan, ala zer. Gustokua izan dot, zelan ez: azkenaldixan asko interesatzen naben gai baten gaiñekua da-ta. Orijinala bebai, errealidade historiko batera ikuspegi desbardin eta erakargarrixetatik hurreratzen dalako. Emotibua, malkuak etaratzeko morokua zati batzutan.
Ni ez naiz bape neutrala, saiakerak eta historixak fikziñua baino gustagarrixaguak jittuat-eta, baina "Markak" Atxagaren onenetakoa begittandu jatan.