Lurmutur Hiria eta karoo-a
Liburu arrarua. Etxuat esango gustau etxatanik (pasarte batzuk oso ondo dagoz), baiña ez nago ohittuta halako “errealismo zikiñera” (zeozelan esateko) eta best sellerren kanon arruntakin zihero hausten dabenez, pixkat sorpresan harrapau nok. Liburuan egitturiari buruz najabik, mamiña alde batera lagata: idazliak bere buruan gaiñian idazten jok, baiña iraganian; behiñ bera hil eta gero, biografo bat bizitzan zihar berakin harremana izandako jentiakin elkarrizketak egitten jittuk. Liburua adabakiz osatuta jagok, eta txatalak etxatozak bat kronologikoki. Batetik elkarrizketak, bestetik bere kuadernuetatik hartutako ohar soltiak.
Formia alde batera lagata, kontatzen dabena bai interesatzen jatak: Hego Afrikako karoo landa eremuko afrikanerrak (liburu hau irakorritta jakin juat boer berbiak zentzu despektibo xamarra dakala gaur egun), euren izaera berezixa (euren artian eta populaziño indigenakin), ohitturak, kulturia, hizkuntzia (Cape Town inguruan kulturia nagusiki orbita inglesekua dok)... Bistan da, apartheid sasoiko gauzak barra-barra jagozak, baiña guk hamen Europatik ezagutzen dogun alde panfletarixotik harutzago (Coetzee antiarrazistia dala uste juat), kontakizuna “barrukuagua” dok, interesgarrixagua.
Berau irakorritta, bati dudia sartzen jakok, ia hamen irakorrittako ustezko autobiografixa honetatik zer dan egixa eta zer guzurra. Bittik bat: Coetzeen senidiak edo barrez lehertzen egon bihar dittuk (asmautako anporrak irakorritta), edo hasarre biziz, hainbeste trapu zikin astintziangaittik. Kuriosua. Irakorriko najeukek idazle honen beste zeozer, horixe baietz.