Lur hartzia
Biaje mortala, ez biaje luzietara eginda dagonandako. Bai ostera, etxeko bueltatik nekez urtetzen garan gu laurondako. Aittatzekua: ez gara behin be galdu. Tutera aldera allegauta, mendi itzal inpresionantia urriñian. Ez genkixan sigur, baiña Moncayo zala pentsau dogu; hala zan: Gorbeia erraldoi modukua, tontorra eta goi partiak edurretan. Ez dogu aurtenguan zapalduko. Eskualde osua berari begira dago, gaur egunian turismo aldetik jakiña, baiña Prehistoriatik be hala izango zala esango neuke. Ittu naturala.
Etxera allegau eta ugezabak harreria egin deskue, abegikor eta tamañu onian –garrantzitsua da hau, ondo-onduan bizi dirala kontuan hartuta-. Buruko miñez allegau naiz, eta gero konturatu naiz kaferik hartu ez dotelako izan dala. Egunian dosis bi hartzen nabil juan dan aspaldixan, eta gaur nahikua nerbio izango nebalakuan berez, ez hartzia pentsau dot: yonkixan monua etorri jata gero, jakiña.
Etxiak sorprendidu egin gaittu, onerako. Bagenkixan eraikin barrixa zala, zahar itxuria emon nahi izan detsena; gauzak halan –eta batez be etxekojauna igeltserua dalako ofizioz- gauza kitsch-kutre bat espero genduan... eta ez da hala, iñundik iñora. Ez naiz deskribapen zihetza egitten hasiko, ez dakat gogorik, baiña laburbildu daigun: gusto haundiz apaindutako etxe akogedore eta funtzionala.