Lodi lodifobikoak
Influencer lodia zara. Lodifobiaren aurka 1000 aldiz hitz egin duzu. Zure arrakastaren gakoetako bat da, hain zuzen ere, pertsona lodiekiko enpatia, gorputz mota guztiak bakean uztearen apologia, lodi izatea eta osasuntsu bizitzea bateragarriak izan daitezkeela aldarrikatzea. Halako batean, dieta bat hasten duzu, jarraitzaileei zure poz/sufrimenduak 24/7 jarraitzeko aukera emanez. Eta zure aurreko diskurtsoaren hutsaltasuna erakutsiz...