Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Liburu trukian

Liburu trukian

Oier Gorosabel 2019/09/17 23:10
Paper kontenedoretik beste liburu partida bat erreskatau eta gero, uda honetan bookcrossing aktibidade haundixa darabiltt. Hori dala eta, Gari Araolaza eibarnautiak eskatuta, jardun honen deskribapena egingo dot.

Hasteko, esan biharra dago nik -liburuzalia izan arren- ez dotela hau arrazoi moralengaittik egitten. Jente askori modura, etxata gustatzen liburuak zakarrontzixan ikustia; baiña ez neuke bihar hau hartuko... hain dibertigarrixa ez balitza. Izan be, oso ondo pasatzen dot nik liburuak hortik zihar "askatzen", eta gero euren bidia mundutik zihar jarraitzen. Horixe da nik bookcrossing egitteko arrazoi nagusixa.

Gauza nahikua ezaguna eta aspaldikua izan arren, konturatzen naiz hamen gure inguruan ez dagola oso hedatua. Handik eta hamendik bai, badira liburuak trukatzeko puntu batzuk (www.bookcrossing.com webgunian izena emoten badozue, hantxe agertzen da zerrendia) baiña euren erabilleria ez da masibua, iñundik iñora be, eta jentiak liburuak hartu-emon egitten badittu be, gehixenak ez dabe webgunian sartzeko biharrik hartzen, horren barri han emoteko. Neure estadistikak begiratuta, 100 bat liburu "askatu" dittudaz oiñ arte, baiña 3 hartzaillek bakarrik idatzi dabe zeozer. Gitxi da baiña... zelako poza, halakuetan!

Prestaketia

Jakiña: jokuan bihar dan moduan jokatzeko, aldez aurretik bihar pizkat hartu bihar da. Webgunian izena emon, askatuko dozun liburua errejistratu (sistemak BCID zenbaki bat emongo detsu, kotxian matrikula zenbakixa modokua) eta BCID zenbakixori liburuan ipiñi. Besterik ez, eta liburuak mundutik zihar egingo daben ibil bidia jarraitzeko moduan egongo gara.

Printzipioz ez da besterik bihar; halan be, nik BCID zenbaki hori ipintzeko etiketa hau diseñau neban, bookcrossing zer dan azalduz, eta webgunian barri emonez. Celloz edo pegamiñez pegatzen dot, ikusteko moduko lekuren batian. Hamen dakazue, zuek be erabilli nahi izan ezkeriok.

Prozeduria

Jolas atsegiña da liburuen asunto hau. Ondarruko kontsultako itxarongelan badakat kajatxo bat, 4-5 liburukin. Libururen bat "askatu" nahi dotenian, han laga neike. Baiña jentiari asko kostatzen jako bertatik hartzia (nere pazientiak behintzat, erreparua dake dohan emondako gauzia hartzeko); horregaittik, gehixenetan, kalian lagatzen dittudaz. Ez edozelan:

  • Pasoko lekua izan bihar da, jentiak ikusteko modukua.

  • Euri sasoia bada, aterpian hobeto.

  • Goizez hobeto: jente gehixagok ikusiko dau.

Eta besterik ez! Oso erreza, ikusten dozuenez.

Pasa dan astia gurasuen etxian pasau dot, eta bertan dakadazen liburuetan entresaka majo bat egin dot (20-25 liburu kenduta; danak Eibarko kalietan laga dittudaz: Untzaga, Ardantzako trenbide gaiñeko pasialekua, San Andres eliza inguruak, anbulatorixua, Toribio Etxebarria... Izan be, hobe izaten da hori (benetan gorde nahi dozuzen liburuak gordetzia, eta bestiak kentzia) danak akumulatzen juatia baiño, eta halako baten (etxe aldaketa batengaittik adibidez) danak harrapaladan eta modu txarrian bota bihar izatia.

Ba horixe da dana, Gari. Konforme? Beste jakingurarik?

etiketak: orakulua
Gari
Gari dio:
2019/09/19 13:43
Mundiala, eskerrik asko! Zalantza neukan ia puestotxoren bat zekazun, zure kontsulta aurrean jarrita, ala liburutegi batean ala zela egiten zenduan.

Nik badaukat non laga etxepean, eta pasoko tokia ona da, hasiko naiz beraz. Eskerrik asko!
Leioako Udal Liburutegia
Leioako Udal Liburutegia dio:
2019/09/25 19:27
Liburutegitik ere hainbat liburu 'askatu' genituen bere egunean, baina zuk diozun moduan, gutxik hartzen zuten kalean harrapatutako liburuaren 'matrikula' BookCrossing-eko webgunean idazteko beharra. BC puntu bat sortu eta liburutegiko sarreran dagoen gurdi baten uzten ditugu orain.

Liburuen zenbakia idazteko etiketa elebidunak sortu genituen propio horretarako (agian egun sofistikatuagoak egongo dira). Interesik izanez gero, hona hemen <a href="https://www.bibliotecaspublicas.es/leioa/imagenes/txarteltxoen_txantilloia.pdf">etiketen txantiloia</a> (pdf).
Oier G
Oier G dio:
2019/09/26 09:37
Bai ondo! Horixe, pena da jende gehiena "jolasean" sartzeko alferra izatea. Beno, nik momentuz jarraituko dut! ;-)
Ondarroako Udal Liburutegian ere zuek bezala egiten dute: sarreran muebletxo bat dute, eta han uzten dituzten liburuak edonork eraman ditzake; eta nahi duenak bertan liburuak uzteko aukera ere badu.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024