Libanoko egunsenti larrosak
Liburua ederra dok irakortzeko: Libano-Siria aldian kokatuta, 1920 bueltan, Frantzia eta Inglaterra kolonialak euren arteko lehixan diharduela, bertako klase altuko funtzionario, militar eta zipaiuen (sic) giruan sartuta. Horren gaiñian, (kontra)informaziño zerbitzuen biharra ikusi geinke, eta finantzen munduko zirrikituak -aberatsa izan bihar haiz, edo zorretan sartzeko konplexurik ez izan-, eta gauza guztien gaiñetik, Hester Stanhope andrian oroitzapen erromantiko bat. Baiña liburuan azpiko mezua hauxe dok: gizarte altuko bizimodua, bere fiesta eta fribolidiakin, eta batez be emakumiak -luxu gosia dala eta- gizona galbidera jaroiek. Bihar-dan-moduko gizonak etxuek bihar dirurik, bizitza ariñik, ezta emakumerik be: nahikua juek basamortuko bizitza soillakin, kikirri-usaiñakin (tabakua, izardi-miña, araka), kamelluekin eta soldauen arteko adiskidetasun perez-revertiarrakin. Idazlian barri izanda (eskuin muturreko pro nazixa), deigarrixagua dok protagonisten arteko harremana hain gay izatia:
- "Nos besamos. ¡Cuántas cosas íntimas contienen, para los que saben paladearlas, estos besos entre hombres!" (p.463)
- "Por muy bajo que hubiera podido caer - ¡y sólo el sabía cuánto había sido!-, aquel hombre, al que más amaba y admiraba, no había dudado de mí. Su amistad estaba allá lejos, al otro lado de las montañas azules que cercaban el horizonte. Me esperaba aquella amistad viril y pura. Podía sumergirme y lavarme en ella" (p.465).
Hamen Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Laredoko hondarrian, eguzki galdatan, ikasi juat Salomon erregiak feniziueri egindako zedro-egur enkarguak deforestau zittuala Libanoko mendixak. Espainiako itsas armadiak Bardenekin egindako legez. Diru putia!
- Oso ondo girotuta jagok, bistan dok umetan ekialdian pasautako urtietan asko ikasi zebala Benoitek. Bestalde, arerixuen arteko harreman zibilizauana beti dok erakargarrixa: forma atsegiñak, azpi jokua. Pobrietan hipokresia esaten jetsagu, aberatsen artian diplomazia.
- Begiratu bihar izan dot: eu.m.wikipedia.org/wiki/Hester_Stanhope
- Pertsona batek, arratsalde baten, 5-6 etxetara bisittia egin zeikian. Halakuetan, normala ei zuan beste bizpahiru bisittatzaillekin behin eta barriro kointziditzia. Kuriosua ohitturia!
- "Bisitak", horra gure aittitta amamen denporako beste ohittura bat, zihero galdu dana. Gaur egunian jai eguerdittan bermuta hartzia, edo udan hondarrera juatia bezain korrientia ei zuan, garai hartan, etxekoandre batek bere etxian "bisittak hartzia". Arkitekturan be arrastuak laga jittuan ohittura horrek: etxietan "jangela" bat egoten zuan (halan esaten gentsaan guk), izen hori euki arren eguneroko otorduak egitteko ez zana erabiltzen (guk sukaldian jaten genduan). Jangela horretan jeguazen: vajilla elegantia (loza, kristala, alpaka), aparadore eta bitrinak, mahai haundi bat... eta bertan ez zan bizimodurik egitten, salbu eta okasiño haundixetan, ni umia nintzala behintzat (gerora bai, gero jangela hori -etxeko gelarik haundi, politt eta erosuena- eguneroko erabillerarako "gureganatu" genduan). "Sala de recibir" izena be entzun izan juat, halakuetarako. Beste arrasto bat bisitta txartelak dittuk: izenak berak esaten jok, bisitta sozialotan hasi zirala erabiltzen. Bueno, ba liburu honetan XX mende hasierako Libano kolonizauan, europarren artian behintzat bizi-bizi dagon ohitturia dok bisittena.
- Kikil usaiña, armada frantseseko ultragizontasuna, ezkontzen dirazenendako mespretxua, basamortuko soldaduen arteko harremana... Walter kapitaiña oso perezrevertiarra dok, oso gaixa beraz.

