Lekeittioko "sentsaziñoia"
Gure umian ojal, fardel edo pañalak galdera asko eragitten dihardue egunotan. Jakinmin hori asetze aldera, blogian zeozer idaztian pentsau dot.
Uste eze zelulosazko pañalak (desechabliak) prehistorixatik erabiltzen dirala; ba ez, jaun andriak. 25 urte baiño gehixago dakazuenok, galdetu zuen amei. Ziur nago gehixenak telazko ojalak erabilli izan dittuezela zuekin. Hamen dakazue ikuspegi historiko interesgarrixa, zelulosa fabrika batek eginda:
Funtsian, fardel bat zera da: xurgatzaille bat, eta isolagarri bat. Atzo goizerarte (¿zer da ba, 80 hamarkadian hasieria?), barrutik oihal bat erabiltzen zan, eta kanpotik hule tipoko estalki bat. Gaur eguneko telazko ojalak gauza bera dira, baiña modernuago: goretexa eta forro polarran tipoko gaixak erabiltzen dira, azala siku mantentzeko batetik, eta isolagarrixak transpirau deixan bestetik. Gure pañalan modeluakin, saltzailliak gitxienez 12 erostia gomendatzen detsu (4 erabiltzeko moduan, 4 garbitzen, 4 sikatzen), baiña Badajozetik Euskalherrirako klima aldaketia kontuan hartuta, guk 20 erosi doguz. Bakotxak 20 bat euro balixo dittuz, eta dobladillo sistema baten bittartez, 0tik 3 urterarte balio dabe, edade guztixetarako beraz. Irudi honetan automatikuen itxitturia badaka be, guk velcrodunak erosi doguz.
Garbigailluan garbitzen dira, detergente gitxikin eta 30 gradutan, eta ez da komeni izaten umiari ipurdixan ezelako kremarik emotia (ezta toalla desetxabliak dakena be), xurgatze efektuan kalterako izaten dirazelako. Eta esan bihar da, halakorik ipintzen ez doguzen arren, Nikolak momentuz ez dakala ezelako erredura edo gorriunerik. Bide batez esanda, eta detalle gehigarri legez: Uztaillan 13an jaixo zanetik baten bez ez dogu bañau edo jaboirik erabilli; justo-justo hankatartia ur hutsez bustittako esponja batez pasatzen dogu, eta listo.
Gauzak halan, ez dogu arrazoirik ikusten zelulosazko ojalik erabiltzeko. Hónen alde, arrazoi estetiko (eta kuestionable) bakarra dago: egitten daben bultua. Euren kontra, ostera, arrazoi ekologiko, ekonomiko eta –zergaittik ez- estetikuak bebai. Izan be, oihalezko fardelak askoz be alai, sinpatiko eta polittaguak diraz.