Lekeittioko gas-ate bat
Argazkiak.org | Lekeittioko gas-ate bat © cc-by-sa: txikillana
Ni, nere taberna denporan, komuneko ate asko pinttautakua naiz. Betidanik fijau izan naiz, gaiñera, mota honetako idazkixetan; aldarri abertzale topikuak kenduta, oso gitxi ziran euskeraz topatzen nittuanak, euskal literaturazale mozkorren baten esaldi poetikuak normalian, landu-ustekuak. Gauza espontaneua, gitxi.
Horretxeittik deittu desta atentziñua ate honek. Pinttada normalak diraz; hamalau-hamabost urteko gazte normalen eztabaida normalekin, gai normaletaz, birau normalekin eta tontokeri mailla normalakin... baiña euskeraz. Sekula halakorik ikusi bakua nintzan. Esanguratsua.
Transkripziñua, goittik behera eta ezkerretik eskumara:
- Sastaixek.
- Corazon contento (tengo el / lleno de alegria).
- El internado bixer! F.Q. laster! Urri!
- Gorka marikoik potruk ikutzen daz. Putos nenazas.
- Eneritz, beitxu horri / falta da.
- Nik flipau etxot peñiaz... egun batetik bestera saludu be kendu! Hau batak baiño gehixak / hartu leike pertsonak / JENTUZA.
- Hamen eigu paktu Miriam ta Olatzek gero, ta Irallin misionk! PD: interpretelo usted mism@. GRACIAS.
- Borrau aurten be ia? Eztalizue zuek benetan zertaz sartuko zaren hau bigarrenez borretan bazue? OK? Je, je, ok ok nahiot entzun OSTIA!
- Puto GAS de mierda. Hoixe aproposa zuentzat. Jota GAS! HP = Hijos de puta.
Eskerrik asko, Garagoitis. Euskaran alde lanin aitzen ganak, gu geonek ere, ia gehienetan profetak miño tronpetak gehiyo sentitzen baika. Pro-po-po-poooo betiko leluan ataskatuak!