Lamaiko Operia (Die Dreigroschen Oper)
"Lamaiko operia" Mack Labañia / Mack the Knife famatuan historixia da, Bertolt Brechtek idatzitta, Kurt Weillen musikiakin (Die Dreigroschen Oper). Opera honen lehelengo kantuaren hainbeste bertsiño egin izan dira XX mendian zihar. Jázzpanen klariñetietan naiz rockzalien gittarra elektrikuetan entzun izan doguz bertso famatuak:
"Tiburóiak hagíñak daukaz;
eta arpegíxan daróiazen moduán
hála dauka Mackie Messerrek labáñia
poltsíkuan ézkutauta.
Tiburóian óixak gorríxak dirá
odolá isurtzen dabén bakotxían;
Mack-labáñan eskunárruak, osterá,
krímenen óstian beti garbí..."
1920 hamarkadako London glamourdun eta konfliktíbokó kalietan bizí edo biziráuten dau Mack Labañak, eskekó, puta, gaizkílle eta polizíako ustélen artián. 1918tik 1928ra Inglaterrak bizí izándako krísis girúan laníkeza, inflazíñua, eszeptízismúa eta garraztásun romántikua usáintzen zan Sohoko kalé zikíñetan.
2006xan, Brechten lana euskerara itzuli genduan (Eibarko euskalkira zihetzago esanda), eta Matrallako eta Arrakala irratiko lagunekin bere 26 ekittaldixak 8 partetan grabau genduzen, irratixan atalka emititzeko moduan. Atal bakotxak 20 minutu baiño pizkat gitxiago dakaz. Ekittaldi bakotxak hizlauzko azalpen bat daka hasieran, gero pertsonaien elkarrizketak euskeraz, eta azkenian operako kantu orijinala alemanez -1958xan Berlinen Wilhelm Brückner-Rüggeberg-ek zuzendutako grabaziñua erabilli dogu-. Bestalde, hainbeste artistak "Mack Labañan Baladian" gaiñian egindako bertsiñuak erabilli doguz loturak egitteko (Louis Armstrong, Tijuana in Blue, Ruben Blades, Oskorri, Liberace, Joe Pass,...). Lehelengo atalan hasieran, prologo luzetxuagua dago "Lamaiko Operian" gorabeherak eta detalle historikuak azaltzen.
Hitzak: Bertolt Brecht
Musikia: Kurt Weill
Itzulpena: Oier Gorosabel, Serafin Basauri
Antzezliak:
Mack Labañia – Aitor Eguren
Peachum Jauna – Ander Arroitajauregi
Peachum Andria – Leire Narbaiza
Kale kantarixa eta Zaldun mezularixa – Dani Astarloa
Jenny – Ane Olabarria
Polly Peachum eta Lucy – Maite Arroitajauregi
Tiger Brown eta Narratzaillia – Oier Gorosabel
Argazkiak.org | Lamaiko Operia © cc-by-sa: txikillana